Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bigarren etxebizitza ezin ordaindurik dabil, eta jarri duen diruaren zati bat eskuratu nahi du

Apartamentu bat ordaintzen gabiltza baina senarra lanik gabe geratu da. Lehen etxebizitzaren maileguari erantzun behar diogu, eta kuota txikitze aldera, bankuarekin adostu gara urte gehiagotan ordaindu ahal izango dugula. Apartamentua ordaintzeko, diru mordoska jarri dugu, eta aurki beste 11.000 euro eta horri dagokion BEZa eman beharko ditugu. Ez gara gai horri erantzuteko, eta utzi egin beharko dugu. Ba ote da modurik jarri dugun diruaren zati bat behintzat eskuratzeko, edo dena galduko dugu?

  Kontratu pribatuen klausuletako batek esaten du -eta zuena kontratu pribatua da-, ordaintzeko geratzen den zatietako baten ordain-epe finkatuak huts eginez gero, saltzaileak bi aukera dituela: erosleari eska diezaioke ordain ditzala geratzen diren zatiak, edo, bestela, bertan behera utz dezake kontratua. Oraingo honetan, itxura denez, kontratua etetea da aukerarik egokiena. Saltzaileak, beraz, erosleari zer arazo ekonomiko sortu zaizkion entzun ondoren, burofax bat edo notario-dei bat bidali behar lioke hari, esanez kontratua bertan behera geratzen dela. Eta kontratua eteten denean, saltzaileak jaso duen diruaren % 50 berekin atxikiko du, baina sekula ez higiezinak balio duenaren % 10 baino gehiago, nahiz eta gero gerta daitekeen epaitegiek beste kopuru bat finkatzea mugatzat.

Negoziazioak egiteko, Kontsumitzailearen Bulegoan eska dezakezu laguntza. Komeni da epaitegietara iritsi aurretik ados jartzea, eta saltzaileari dokumentu bat sinaraztea, non baieztatuko duen ez duela auzitara edo ebazpen batzordeetara joko kontratuan hitzartu dituzuen kopuruak baino handiagoak eskatzeko.

Kontratuan klausularen bat ageri bada esanez ebazpen-auzitegi jakin bati dagokiola edozein desadostasun edo gorabehera konpontzea, hori baliogabetzeko eska daiteke Kontsumitzaileen Legea aintzat hartuta, eta proposatu daiteke, Kontsumitzailearen Bulegoaren laguntzaz, Kontsumoko Ebazpen Batzorde batera jotzea edo auzitara. Kontsumoko Ebazpen Batzordeak doakoak dira, eta ez da behar izaten ez abokaturik ez prokuradorerik, nahiz eta lagungarria izan daitekeen abokatu bat hartzea (aurrez, hala ere, jakin beharra dago zenbat kobratuko duen saltzailearekin negoziatzeagatik eta, auzitara jo gabe, dirua itzultzeko akordio idatzi bat egiteagatik).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto