Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Dokumentazioa galtzea edo lapurtzea amorragarria izaten da, eragozpen eta buruhauste dezente ekartzen baititu, eta berdintsu gertatzen da sakelako telefonoarekin, diru-zorroarekin eta kreditu txartelekin. Eta gaitz erdi etxe inguruan bagabiltza, eta ez atzerrian! Gure herrialdetik kanpo gabiltzala suertatzen bazaigu halakorik, erabat urduritu baino lehen, kontsuletxera edo kontsul-bulego batera joatea komeni izaten da.
Dirua leku batean baino gehiagotan sakabanatzea komeni da, eta kreditu txartelen zenbaki eta kodeak zein finantza erakundek gure eskura jartzen dituzten telefono zenbakiak nonbait idatzita edukitzea
Honako dokumentazio hau aurkeztu behar izaten da, oro har:
Atzerrian ikasten ari diren ikasleek edo aldi baterako kanpora doazenek Espainiako Kontsuletxean izena eman behar lukete, "ez egoiliar" moduan. Hartara, familiek aukera edukiko lukete Kontsuletxearen bidez euren seme-alabekin harremanetan jartzeko, eta horrez gain, izena eman duenarentzat errazagoa izango da agiri berriak eskuratu ahal izatea pasaportea galdu edo lapurtu badiote; izan ere, Kontsuletxean aurrez badute haren berri (identifikatuta daukate), eta badakite zer agiri zeramatzan iritsi zenean; beraz, pasaporterik gabe joanda ere, azkar egiaztatu ahal izango dituzte haren izen-abizenak eta herritartasuna. Agiriren bat galtzen bazaigu edo lapurtzen badigute, beti salaketa jarri behar da polizia etxean. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa