Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Auto eta motorren aseguruak: hamar aseguru etxek eskaintzen dituzten prezioak eta estaldurak aztertu ditugu, 540 aurrekontu eskatu ondoren: Hiri batetik bestera, bi halakotu egin daiteke autoaren aseguru berbera

 Gidabaimena atera eta autoari heltzeko gogoz egoten da jendea. Demagun 18 urte dauzkagula, eta egoera horretan gaudela: badugu gidabaimena eta badugu autoa, baina asegurua falta zaigu. Arrisku orotakoa egingo dugula erabaki dugu, frankiziarik gabea. Leku askotan galdetzea gustatzen zaigu, eta Espainian aritzen diren 10 aseguru etxe nagusiekin jarri gara harremanetan. Zer esango digute? Bada, CONSUMER EROSKI-ri esan dioten gauza berbera: lau aseguru etxek ez dute eran-tzun, eta beste seiek zer-nolako eskaintzak egin dituzten ikusita, akaso autoa saldu beharko dugu asegurua ordaindu ahal izateko. Merkeenak 3.700 euro balio du, eta garestienak… 6.160 euro. Sei hiritan galdetu ditugu aurrekontuak, 540 guztira (A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Madril, Sevilla eta Valentzia), merkatu-kuota handiena duten aseguru etxeetan, hain zuzen: Mapfre, Zurich, Liberty, Reale, Axa, Allianz, Groupama, Balumba, Línea Directa eta Direct Seguros (azken hirurek Internet bidez soilik jarduten dute).

Alderdi askoren araberakoa izaten da aseguruaren prezioa: esperientzia, adina, asegurudunaren sexua, ibilgailua, poliza mota... Baina badira aintzat hartu beharreko beste zenbait alderdi ere. Hasteko, aseguru etxea bera. Batetik bestera, izan ere, bi halako edo hiru halako balio dezake aseguru mota bertsuak. Eta horrez gain, lekuak ere badu eragina: hiri batean edo bestean kontratatu, prezioa ez da bera, nahiz eta asegurua oso antzekoa izan. Guk aztertu ditugun 30 aukeretatik 16tan, % 20ko aldea egon da hiri merkeenetik garestienera; lautik batean, % 50eko aldea; eta kasu batean, % 96koa!: hirugarrenen aseguru bat egin nahi izan dugu (erantzukizun zibilekoa) 30 urteko emakume batentzat; bost urteko esperientzia duela esan dugu, eta ibilgailu konpaktu baten jabe dela. Ezaugarri horiek aintzat hartzen dituen poliza 296 euro kostako litzateke Madrilen, eta 573 euro Bilbon.

Informazio hori biltzeko, bederatzi erabiltzaile mota asmatu ditugu: bost emakume eta lau gizon, 19 eta 55 urte artekoak. Gidari gazteenek ez dute eduki ezbehar-txostenik, eta 15 urtean baino gehiagoan gidatu dutenek, berriz, bi istripu izan dituzte (bat beren erruz eta bestearen erruz bigarrena), eta bi puntu gutxiago gidabaimenean. 19 eta 35 urte artean sortu ditugun bi erabiltzaile motek ibilgailu txiki eta konpaktuak erabili dituzte, eta adin gehiagokoek (40-55 urte), monobolumen bat edo berlina ertain bat. Azkenik, nerabe batek ziklomotor bat eduki du, eta 35 urteko heldu batek motorra, 125 zentimetro kubikokoa. Gure teknikariak aseguru etxe batetik bestera ibili dira hautatu ditugun sei hirietan: bezero moduan aurkeztu dute beren burua, eta honako auto-aseguru hauen prezioak galdetu dituzte: hirugarrenen aseguru oinarrizkoa, hirugarrenen aseguru osatua eta arrisku orotakoa, frankiziaduna eta gabea. Eskatu ditugun 540 aurrekontuetatik (378 telefonoz eta 162 Internet bidez), 92tan ez digute asegururik eskaini, autoak eduki dituen ezaugarriengatik edo gidariaren adin eta esperientzia urriarengatik.

Guk egiaztatu dugunez, oro har, prezioan dauden aldeek badute eragina polizak eskaintzen dituen estaldura eta bermeetan. Merkatuko konpainiarik garestienek (Mapfre edo Liberty) eskaintzen dituzte polizarik osatuenak eta Interneten egiten direnek (Baluma, Direct Seguros, Línea Directa) estaldurarik txikienak. Hiriz hiri, Valentziak, Bartzelonak eta Madrilek dituzte tarifarik lehiakorrenak. Valentzian aurkitu ditugu, adibidez, batez bestekorik merkeenetakoak bederatzi gidari motetatik zortzirentzat; Bartzelona da merkeenetakoa bost gidari motarentzat, eta Madril hirurentzat. A Coruñan, Sevillan eta Bilbon garestiagoa da autoaren edo motorraren asegurua egitea. A Coruña eta Sevilla, esaterako, garestienak izan dira bost gidari motarentzat, eta Bilbo, berriz, biren-tzat. Gidarien adinak eta esperientziak behera egin ahala, bi joera antzeman ditugu: batetik, handitu egiten da gizonen eta emakumeen artean dagoen prezio-aldea, eta bestetik, aseguru etxeek ez dute interes bera agertu (25 urtez beherakoentzat eskatu ditugun hiru aurrekontutatik bitan ez dute erantzun).

Asegurua 400 eurotik beherakoa denean, urtean behin ordaindu ohi da, baina hortik gorakoak zatika ere ordain daitezke. Erosotasun hori, hala ere, garesti irteten da zenbait konpainiatan. Groupama-k, adibidez, % 24 garestitzen ditu tarifak hiru hilez behin ordainduz gero, eta % 19 sei hilez behin eginez gero. Liberty eta Balumba-k ere berdin jokatzen dute, eta % 12-18 artean igotzen dituzte tarifak. Aitzitik, Axa-k eta Mapfre-k ez dute % 4 baino gehiago igotzen zatika ordainduta ere. Gainerako konpainiek (Reale, Zurich, Allianz, Línea Directa eta Direct Seguros), batez beste, % 8 baino gutxiago erantsten dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto