Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Done Jakue biderako aholkuak: Oporrak erromes

Bidean gozatzeko eta Santiagora baldintza onetan iristeko, honako aholku hauek aintzat hartzea komeni da: abiatu aurretik dokumentazioa bildu, entrenamendu fisiko egokia egin, behar-beharrezko izango dena soilik hartu eta ongi elikatu

Bidea nola hasi

Nola iritsi Orreagara, Donibane Garazira edo Somportera:

  Bidea Orreagan hasi nahi duenak, lehenik Iruñera joatea du onena, eta han Orreagarako autobusa hartzea. Honako ordutegi hauek ditu

Iruñetik Orreagarako autobusak:

  • Uztailaren 1etik irailaren 1era: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara. Larunbatetan, 09:30etik 16:00etara. Igande eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik, eta, beraz, taxi bat hartu beharra dago. Beste erromes batzuekin elkartuz gero, taxia merkeago aterako zaigu. Honako hauek dira Teletaxiaren zenbakiak: 948 23 23 00 eta 948 35 13 35.
  • Gainerako hilabeteetan: astelehenetik ostiralera, 18:00etan irteten da autobusa. Larunbatetan, 16:00etan, eta igande eta jaiegunetan ez dago autobusik. Autobusean txirrindua eramateko aukera dago 6 euro gehiago ordainduta.
  • Informazio gehiago nahi duenak Autocares Artieda-ra dei dezake: 948 30 02 87. Iruñeko autobus geltokia Yanguas eta Miranda kaleko 2. zenbakian dago, eta honako hau du telefonoa: 948 20 35 66. Helbide elektronikoa ere badu: www.estaciondeautobusesdepamplona.com
  • Behin Orreagara iritsita, taxi zerbitzu bat izaten da Donibane Garazira joateko. Baionatik ere joan daiteke Donibane Garazira, trenez. Baionako Geltokian hartzen da trena (Pereire plazan dago). Ordutegiak jakiteko, honako helbide honetan begiratu liteke: www.ter-sncf.com/aquitaine (guri komeni zaigun egunean trena zein ordutan den jakin ahal izango dugu). Informazioa gehiago eskuratzeko, Baionako Geltokira dei dezakegu (36 35 du telefonoa, eta 0033 markatu behar da aurrez, Hegoaldetik ari bagara), edo bestela, Donibane Garazikora (05 59 37 02 00, aurrez 0033 markatuta Hegoaldetik deituz gero). Hegoaldeko herriren batetik Baionara joateko, Hendaian hartu liteke autobusa; Hendaiara iristeko, berriz, EuskoTrenen topo zerbitzua erabil dezakegu.
  • Somportetik abiatu eta Aragoar Bideari ekin nahi diotenek, Jacara joan behar dute lehenbizi, eta han Somport gainerako autobusa hartu. Jacako geltokia Jacetania etorbidean dago, eta hauxe du telefonoa: 974 35 50 60. Aragoiko Goi Ibarreko Mankomunitateak bost autobus irtenaldi eskaintzen ditu egunero, honako ordu hauetan: 08:20, 11:30, 14:55, 19:30 eta 21:55. Abiatu aurretik informatzea komeni da (974 37 34 20 telefonoan), ordutegiak aldatu egin baitaitezke urte sasoi batetik bestera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du