Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Done Jakue biderako aholkuak: Oporrak erromes

Bidean gozatzeko eta Santiagora baldintza onetan iristeko, honako aholku hauek aintzat hartzea komeni da: abiatu aurretik dokumentazioa bildu, entrenamendu fisiko egokia egin, behar-beharrezko izango dena soilik hartu eta ongi elikatu

  Udaberria iristearekin bat, eta Aste Santutik aurrera nagusiki, itxuraldatu egiten da Done Jakue bidea, eta uda sasoian inoiz baino ugariago biltzen ditu XXI. mendeko erromesak. Tramankuluak hartu, eta Santiagorantz ekiten diote. Tradizioak dio han daudela Santiago Nagusia apostoluaren gorpuzkinak (duela 1.200 urte aurkitu omen zituzten), eta atseden hartu beharrak eta luxuak bide bazterrean utzita, milioika erromes abiatzen dira harantz, munduko bazter guztietatik etorrita. Pentsa liteke gero eta erromes gutxiago egongo direla han eta hemen, baina Done Jakue bidean, behintzat, jende asko dabil orain ere, berdin oinez, bizikletaz edo zaldiz. 2008. urtean, adibidez, 125.141 lagunek jaso zuten Compostela agiria, aurreko urtean baino gehiagok (114.026). Agiri horrek ziurtatzen du gutxienez azken 100 kilometroak oinez edo zaldiz egin dituela erromesak, kristau ikuspegi batekin betiere, edo bizikletaz joan bada, gutxienez azken 200 kilometroak egin dituela.

Done Jakue bidea 2010. urteari begira jarria dago orain, horixe izango baita azken Urte Santua 2021. urtekoa bitarte. Urte Santuetan asko ugaritzen da erromes kopurua, eta horiek guztiak hartzeko prestatu beharra dago; 1999an, adibidez, 154.613 lagunek egin zuten bidea, eta 2004an, 189.944k.

Frantziar Bidetik barrena joaten da erromes gehien; bide hori Donibane Garazin hasten dute batzuek (Nafarroa Beherea) eta Orreagan beste zenbaitek (Nafarroa), eta 800 kilometro inguru ibili ondoren heltzen dira Santiagora. Frantziar Bidea ez da, hala ere, Euskal Herritik Santiagora heltzeko bide bakarra; hortxe daude, halaber, Nafarroako Bidea, Kostaldeko Bidea, Barnealdeko Bidea edo Baionako Bidea, eta abar. Eta inguruko lurraldeek ere badute berea: Aragoar Bidea (Frantziar Bidearen aldaera da, eta Somport gainean abiatzen da), Iparraldeko Bidea, Antzinako Bidea, Via de la Plata izenekoa, Sanabriar Bidea, Portugaldar Bidea, Levanteko Bidea, Kataluniar Bidea... Horrek guztiak argi erakusten du zenbateraino erakarri izan dituen Santiagok erromesak, eta zein aspalditik, gainera (gehiago jakin nahi duenak, CONSUMER EROSKI-k argitaratu duen gida praktikoan begiratu dezake: http://caminodesantiago.consumer.es/). Historiaz eta kulturaz betetako bidaia da, eta Santiagora joateko ez ezik, norbere baitara iristeko ere erabiltzen du jendeak. Bide bat hartu edo bestea hartu, egunez egun egin beharrekoa da, etenik gabe, eta ezin esan erraza denik. Ongi dokumentatu beharra dago aurrez, eta entrenatu ere bai, fisikoki prestatua joan beharra baitago. Behin abiatuta, elikadura egoki zaintzea eta zentzua erabiltzea dira helmuga iristeko lagunik onenak.

Nola prestatu fisikoki

 

  • Bideari ekin baino bi edo hiru hilabete lehenago hasi beharra dago prestatzen. Esfortzu test bat egitea ere ez legoke gaizki, ezustekorik ez gertatzeko.
  • Astean behin, mendian edo bidezidorretan kirola egin beharra dago (15 eta 20 kilometroko ibilaldiak txandakatzea komeni da), eta astean bitan, oinez ibiltzera edo footing egitera joatea komeni da.
  • Bidea egiteko eramango ditugun oinetako berberak erabili behar ditugu prestaketa saioetan, eta motxila ere eraman behar dugu, ohitzen joateko zamatuta ibiltzera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto