Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Gaixoak etxean artatzea: Etxea ospitale

Gaixoak ospitalez kanpo artatzeko programei esker, profesionalek zainduta egon daitezke mugikortasun arazoak dituztenak eta osasun etxeetara iristeko zailtasunak dituztenak

  Egunero ospitalera joaten ibili beharra deseroso samarra gerta daiteke, baina hori bukatu da -bai, behintzat, pertsona batzuentzat-; orain, ospitalea bera dator etxera. Etxean bakarrik bizi diren adinekoek, patologia jakin batzuk dituztenek eta osasun etxeetara iristeko zailtasunak dituztenek jasotzen dute, batik bat, zerbitzu hori. Eguneko ospitaleak badira orain ere, edo asteko ospitaleak, edo kirurgia anbulatorioa edo egonaldi laburretarako unitate medikuak, baina orain, bizi itxaropena luzatzen ari den neurrian, gero eta gaixo gehiagok eskatzen dute etxean bertan artatu ditzaten.

Mediku laguntza emateko programa hauen helburua da gaixo jakin batzuei laguntzea, arrazoi batengatik edo bestearengatik mugitzeko arazoak dituzten gaixoei, alegia, haien bizia eta segurtasuna arriskuan jarri gabe, betiere. Laguntza hori, hala ere, ez da mugatzen zaintza medikuetara; diziplina anitzeko eredu bati jarraitzen dio, eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, jarduera ugari biltzen ditu: osasuna sustatu eta babestekoak, lehen mailako arretaren ingurukoak, prebentzio klinikoari buruzkoak, errehabilitazioaren gainekoak eta tresneria berezia erabiliz egin beharreko esku-hartzeekin zerikusia dutenak.

Ospitaleratze mota hau, etxekoa, alegia, New Yorken sortu zen, 1947. urtean, ospitaleetako gelak jendez husteko batetik, eta gaixoari tratu goxo eta hurbilagoa eskaintzeko bestetik. 1951n Frantzian erabiltzen hasi ziren, eta 60ko hamarkadan hedatu zen Europako gainerako herrialdeetara. Espainian, ospitaleak beteta zeudelako eta gastua egokitu beharra zegoelako hasi ziren erabiltzen, baina osasun arloko eskumenak autonomia erkidegoen esku utzi zituztenetik, sistema horrek ez du bilakaera bera izan leku guztietan. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Valentziako Erkidegoan, adibidez, bide handia egin du, zerbitzu hori arautzeko onartu dituzten legeei esker, baina gainerako erkidegoek ez dute lege berezirik egin gai horren inguruan.

Emaitza onak

  Gaixoak etxean artatzea neurri eztabaidatua da oso, baina profesionalen esanetan, abantaila handiak eskaintzen ditu. Ikuspegi zientifiko-teknikotik begiratuta, honako alderdi hauek nabarmendu litezke: infekzio gutxiago hartzen dituzte gaixoek, eta ospitaleratzeak sortzen dituen eragin kaltegarriak ere gutxitu egiten dira (nagusiki, gaixotasun iatrogenikoak agertzeko arrisku gutxiago izaten da, hau da, gaixoaren egoeran nahasmendu gutxiago sortzen dira medikuaren eraginez). Gainera, buru nahasmendu eta depresio gutxiago izaten dituzte adineko gizon-emakumeek.

Abantaila psikosozialen artean, berriz, honako hauek azpimarratu litezke: gaixoaren harreman pertsonalak hobetzen dira, ingurua hurbilagoa eta erosoagoa egiten zaie, familiakoen eta osasun langileen arteko komunikazioa ona izaten da eta zaintza gizatiarragoa ematen diete.

Ospitaleak kudeatu behar dituenaren ikuspegitik aztertuta, honako abantaila hauek edukiko lituzke: oheak lehenago libratzen dira eta jende gehiagoren esku egon daitezke, aurrekontua txikitu egiten da, eskura dituzten baliabideak hobeto erabil daitezke, eta arreta maila guztiak hobeto integratzeko eta hobetzeko aukera ematen du.

Gaixotasun eta egoera jakin-jakinak

Etxean artatzen dituzten gaixoak, batik bat, adinekoak izan ohi dira, zaintza aringarriak behar izaten dituzten adinekoak, eta horiez gain, minbizia edo endekapenezko beste gaitzen bat dutenak ere bai. Espainian, arnas aparatuko gaitzak, digestio aparatukoak eta zirkulazio aparatukoak dituztenak artatzen dituzte gehien etxean, hiru patologia horiek erasandakoek erabiltzen dute gehien osasun laguntzarako zerbitzu mota hori.

Gaixo bat etxean artatu dezaten, honako baldintza hauek bete behar izaten dira: gaixoak eta familiak onartu behar dute; egiaztatu behar da gaixoaren ingurukoek badutela modua zaintzaile bat jartzeko gaixoari (profesional espezializatua izan daiteke edo beste norbait); etxebizitza egokitu beharra egon liteke, gutxieneko baldintza batzuk eskaini behar baititu gaixoari arriskurik ez sortzeko; eta, azkenik, gaixotasunak etxean artatzeko modukoa izan behar du.

Lehen mailako arreta ematen duten zerbitzuek erabakitzen dute, oro har, komeni den edo ez gaixoa etxean artatzea eta hartarako programaren batean izena ematea. Oso garrantzitsua da, hala ere, etxean artatzeko zerbitzua ongi koordinatuta egon dadin gainerako osasun zerbitzuekin: ospitalea, larrialdi zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta lehen mailako arreta zerbitzuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto