Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Luxuzko bidaia bat kontratatu dute Karibera joateko, eta logela estandar arrunt batean sartu dituzte

  Lagun talde batek Santo Domingora joateko bidaia hartu zuen; bost izarreko hotela zuten eta, eskaintzaren arabera, instalazio berezi-bereziak eta VIP zerbitzuak erabili ahal izango zituzten. Ordea, ezin izan zituzten erabili ez gela horiek ez luxuzko zerbitzuak ere. Hotelak utzitako logela batean sartu zituzten lehenik, eta birentzako logela estandar batean gero. Epaiketara jo zuten, eta ordaindutako dirua itzultzeko eskatu zieten agentzia saltzaileari eta antolatzaileari, kalte moralengatik (1.500 euro baino gehiago). Bartzelonako Auzitegiak 2008ko maiatzaren 15ean eman zuen epaia. Han esaten denez, handizkako agentzia antolatzaileak hutsegite nabarmena egin zuen eskaintza egiterakoan, baina kontratuaren zati bat bederen bete zuen, turistek euren bidaia egin ahal izan baitzuten, nahiz eta logela apalagoetan izan. 710 euro ordaintzera zigortu zuen handizkako agentzia (alde hori zegoen logela apaletatik goi mailakoetara), eta kalte moralengatik, beste 1.000 euro ordaindu behar izan zizkion salaketa jarri zuen bakoitzari. Txikizkako agentziak ez zuen ezer ordaindu behar izan, informazio-orriak baitzeukan akatsa, eta hori antolatzailearen ardura da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du