Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Enpresa batek salaketa jarri zuen herritar baten aurka, eta 2.583 euro ordain zitzala eskatu zion literatur lan bat erosi izanagatik. Bi aldeek adostu zuten 129 euro ordainduko zituela 24 hilabetez (lehen lau hilabeteak ordaindu zituen). Herritarrak epaiketan esan zuen salerosketak ez zuela baliorik, berak historiako aldizkari baten harpidetza egin zuelako eta inork ez ziolako jakinarazi behartuta zegoela literatur lan bat ere erostera (3.200 euro balio zuen guztiak). Baliogabetze dokumenturik ere ez zuen jaso, eta hori derrigorrezkoa izaten da merkataritza-saltokietatik kanpo egiten diren kontratuetan. Eta irabazi egin zuen epaiketa. Madrilgo Probintzia Auzitegiak erabaki zuen (2008-04-29) kontratuak aitortzen ziola erosleari atzera egiteko eskubidea, baina ez Legeak agindu bezala: Legeak dio atzera egin ahal izatea ez dagoela formaren mende, eta kontratuak formalitate batzuk betetzera behartzen zuen atzera egin ahal izateko. Legeak dioenez, aski zatekeen baliogabetze dokumentua bidaltzea, baina erosleak ezin izan zuen hori egin, ez baitzioten bidali. Horregatik, jaso zituen 616 euroak itzultzera zigortu zuen saltzailea, eta epaiketa gastuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa