Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Iraupen-kontratua eten dut sakelako telefonoaren operadorearekin, eta zigorra jarri didate

Kontratu bat sinatu nuen sakelako telefonoen operadore batekin, eta epe jakinean haiekin jarraitzeko konpromisoa hartu nuen; telefonoa gutxi erabiltzen nuenez, kontratu bidezko telefonoa utzi eta txartel bidezkoa hartzea erabaki nuen. Ordainagiria iritsi zaidanean, ordea, ikusi dut kobratu egin didatela kontratua eteteagatik eta batetik bestera aldatzeagatik. Erreklamaziorik egin nezake?

  Batetik bestera aldatu zara, baina ez operadore batetik bestera; kontratu bidezko telefonoa utzi eta txartel bidezkoa hartu duzu, hori izan da aldaketa. Konpainiarekin egina zenuen kontratuan ageri ziren baldintzak ez dituzu bete, epe jakin baterako eta baldintza jakin batzuetan hala jarraituko zenuela sinatu baitzenuen. Beraz, legezkoa da operadoreak dirua kobratzea arau-hauste horregatik. Dena dela, beti jo dezakezu Bezeroaren Arretarako Zerbitzura, jakiteko ea kopuru egokia kobratu dizuten.

Zuk kobraketa sistema aldatu zenuen, eta aldaketa horri buruzko informazioa eskatu zenuenean, operadoreak agian ez zizun jakinarazi horrek kostu bat izango zuela. Hala izan bada, haien hutsegitetzat hartu behar da. Bezeroaren Arretarako Zerbitzura dei dezakezu, eta eska dezakezu itzul diezazutela azken ordainagirian ordaindu duzun dirua. Deitzen duzunean, erreklamazioaren erreferentzia zenbakia emateko eskatu behar diezu, eta berariaz adierazi behar duzu inork ez zizula jakinarazi dirua ordaindu beharko zenuela aldatzeagatik, eta horregatik pentsatu zenuela doan izango zela. Hilabeteren buruan erantzunik ematen ez badizute, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jo dezakezu. Operadore batetik bestera aldatu nahi denean, eta zenbaki berari eutsi, operadore berriarekin jarri behar da harremanetan. Hark egingo ditu egin beharreko guztiak, eta ezer ordaindu gabe pasatu ahal izaten da kontratu bidezko telefonotik txartel bidezkora, edo alderantziz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du