Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Lau laguneko familiak 30 eurotan aurki dezake kanpin denda jartzeko lekua eta luxuzko aukerak ere badaude, eroso-eroso egon nahi duenarentzat. Batera zein bestera, zerbitzuaren kalitatea beti izan behar da zuzena. Beteta dago. Ez dago lekurik. Eman izena itxarote zerrendan. Kanpin sarreretan halako afixak aurkitzeko arriskua izango dute udatiarrek, gero eta eskari handiagoa baitute. Kanpinetara doan jendeak begiratuko dio eguraldiari aurten ere, baina hotelak edo autokarabanak baino dezente merkeagoak direla jakinda, errazago eramango dituzte euri egunak, kazkabar erasoak eta 30 ºC-tiko gorako beroaldiak. Espainiako Turismo Ministerioak emandako datuen arabera, iaz sei milioi lagunek aukeratu zituzten kanpinak oporraldia igarotzeko (280.000 leku eskaintzen dituzte kanpinek Espainian). Kanpin-denda izaten da aukerarik merkeena; 30 euro kostatzen da egun bakoitza 4 kideko familia batentzat, baina horrek ez du esan nahi zerbitzua eta kalitatea eskasagoak izaten direnik, eta erreklamazioren bat jarri nahi duenak zailtasun gehiago edukiko dituenik.
Kanpinera egunez iristea komeni da, zer aukera dauden ikusteko eta denda lekurik egokienean jartzeko. Garrantzitsua da inguruan ez izatea objektu arriskutsurik (ebakitzekorik), inurri habiarik, adaxkarik, etab.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa