Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Aztertu ditugun 18 hirietatik, Iruñeak erakutsi du ardura gehien hiri hondakin solidoak birziklatzeko lanean eta zazpi udalek ez digute jakinarazi zenbat hondakin birziklatzen duten, daturik ez daukatelako. hiri hauetako biztanleek duela lau urte baino hondakin gehiago sortu zituzten 2008an, bost milioi tona, ia % 4 gehiago
Guk aztertu ditugun hirietako biztanle bakoitzak, batez beste, 35 kilo paper eta kartoi sortzen ditu urtean, 15 kilo beira, 13 kilo ontzi eta 0,10 kilo pila.
Sortu bai, badakigu zenbat sortzen den, baina birziklatu? Zenbat birziklatzen da? Ez da batere erraza hori jakitea. Hiri guztietan galdetu dugu horri buruzko informazioa, baina bost hiritan ez dute jakin erantzuten, daturik ez daukatelako (Alacant, Bartzelona, Granada, Malaga, eta Zaragoza, aipaturiko Murtziaren kasuaz gain), eta Kordoban 2007ko datuak soilik eman dizkigute. Gainerakoek erantzun digute, eta datuak ikusita, lan eskerga egin beharko dute hurrengo urteetan Europako legedia bete nahi badute. Europako Parlamentuak 2008an onartu duen zuzentarauak esaten duenez, EBko kide diren herrialdeek hondakin bihur-tzen duten paperaren, plastikoaren eta beiraren % 50 birziklatu edo berrerabili beharko dute 2020. urterako. Espainiako Ingurumen Ministerioak eman dituen datuen arabera, Espainia hortik hurbil samar dabil, baina CONSUMER EROSKI-ri informazioa eman dioten 11 hiriak ez: beira-hondakinen % 47 birziklatzen dituzte, paper-kartoien % 44 eta ontzien % 18 (duela lau urte baino zertxobait gehiago). Orain ere, orduan bezala, Iruñea nabarmendu da: beiraren % 53 birziklatzen dute (Bilbon ere bai), eta paper-kartoien % 70 (Donostia soilik hurbiltzen zaio zertxobait: % 64).
Materia organikoa ere birziklatu daiteke, eta konposta sortu. Lurra ongarritzeko erabiltzen da konposta, elikagaiak eta oliogoelementuak ematen baitizkio. Materia organikoa egoki birziklatu ahal izateko, zaborra gaika biltzeko sistema bat ezarri beharko litzateke eremu oso batean, eta herritarrei eskatu beharko li-tzaieke bereizita jar ditzatela janari hondarrak eta lorategietakoak (konpostatu daitezkeen poltsetan, ahal izanez gero), eta edukiontzi gris edo marroietara bota ditzatela. Horrez gain, konpostari etekina aterako liokeen merkatu bat egon behar luke, lorategietan eta parkeetan erabiltzeko. Guk bildu ditugun datuek, ordea, hortik oso urrun gaudela erakusten dute. Hiririk gehienek badute konposta egiteko plantaren bat (Oviedok, Malagak eta Granadak ez digute informaziorik eman), baina oso gutxik daukate sistema bat materia organikoa bereizita biltzeko. Oraingoz, Valentziak, Iruñeak, A Coruñak, Valladolidek Bartzelonak eta Donostiak egiten dute hori (Donostian proiektu pilotu moduan). Batez beste, materia organikoaren % 18 soilik birziklatzen dute, eta Hiri Hondakinen Plan Nazional Integratuak % 50 birziklatzea jartzen du helburu. Kordoba soilik hurbiltzen da kopuru horretara: zabor organikoaren % 43 birziklatzen dute han.
Txosten honetan aztertu ditugun hiririk gehienetan, urtean behin kobratzen dute zaborraren tasa. Salbuespenak ere badira, ordea: Valladolidek eta Malagak ez dute kobratzen zabor tasa zerga bereizi moduan, Bilbon hiru hilez behin kobratzen dute, Granadan eta Sevillan hilero eta Logroñon urtean birritan. Donostian tarifa bakarra dago hiritar guztientzat (109,03 euro urtean), baina gainerako guztiek hainbat alderdi hartzen dituzte aintzat tarifa hori ezartzeko orduan: kaleak zein zerga maila duen (A Coruñan, Bilbon, Kordoban eta Logroñon), etxebizitzak zer katastro-balio duen (Madrilen eta Iruñean), edo zenbat ur kontsumitzen duten etxean (Sevillan eta Bartzelonan). Baldintza horien arabera, zergaren prezioak asko alda daitezke. Madrilen, adibidez, 4 euro ordaintzen dute batzuek eta 190 euro beste batzuek, eta Logroñon, 20 eurotik 125 eurorainoko aldea dago. Azken lau urteetan, % 10 eta 22 artean igo dira udal tasak; Zaragozan, aldiz, % 15 jaitsi dira, eta Donostian izugarri garestitu (% 90 baino gehiago). Hiri Hondakinen Plan Nazional Integralak/Integratuak honako irizpide hau erabiltzea proposatzen du tarifa ezartzeko: bakoitzak zenbat hiri hondakin sortzen duen, hainbeste ordain dezala.
| Hiria | 2008an guztira bildu diren hiri hondakin solidoak1 | HHSen bilakaera, guztira | Kg/biztanle egunean, 2008 | Kg/biztanle egunean: lau urteko bilakaera |
|---|---|---|---|---|
| A Coruña | 117.067 | %3,1 | 1,31 | %2 |
| Alacant | 167.672 | %4,2 | 1,38 | %-2 |
| Bartzelona | 861.096 | %-1,5 | 1,46 | %-4 |
| Bilbo | 178.331 | %-6,7 | 1,38 | %-7 |
| Kordoba(2) | 180.085 | %8,0 | 1,52 | %7 |
| Granada | 122.434 | %-4,3 | 1,42 | %-4 |
| Logroño | 62.683 | %10,8 | 1,14 | %5 |
| Madril | 1.590.131 | %2,7 | 1,36 | %-1 |
| Málaga | 304.389 | %13,5 | 1,47 | %10 |
| Murcia | - | - | - | - |
| Oviedo | 94.914 | %7,5 | 1,18 | %2 |
| Iruñea(3) | 153.968 | %9,3 | 1,25 | %1 |
| Donostia | 93.815 | %3,9 | 1,40 | %3 |
| Sevilla | 378.844 | %16,2 | 1,48 | %17 |
| Valentzia | 405.228 | 5,8% | 1,38 | 3% |
| Valladolid | 131.236 | %2,2 | 1,13 | %10 |
| Gasteiz | 90.565 | %8,1 | 1,07 | %-2 |
| Zaragoza | 260.640 | %0,5 | 1,07 | %-3 |
| BATEZ BESTE | 305.476 | %3,7 | 1,32 | %2 |
| GUZTIRA | 5.193.098 | %3,7 | - | - |
Biztanle kopurua: INE, 2008ko urtarrilaren 1ean, Espainiako azken errolda.
*Datu ofizialak: udaletatik eta hiri bakoitzean aritzen diren enpresetatik lortu ditugu datuak.
(1). Hondakin kopurua, tonatan.
(2). 2007ko datuak; biztanleen datuak ere urte horretakoak dira (2007ko urtarrilaren 1a).
(3). Iruñerriko Mankomunitatea; 338.372 biztanle 2008ko urtarrilaren 1ean.
| Hiria | Beira: Zenbat edukiontzi 500 biztanleko | Papera-Kartoia: Zenbat edukiontzi 500 biztanleko | Ontziak: Zenbat edukiontzi 300 biztanleko | Garbigune kopurua: (Finkoak/Mugikorrak)(1) |
|---|---|---|---|---|
| A Coruña | 1,14 | 1,80 | Ez dago edukiontzirik | 4/0 |
| Alacant | 1,54 | 1,27 | 0,69 | 1/2 |
| Bartzelona(2) | 0,74 | 0,73 | 0,43 | 20/8 |
| Bilbo | 1,12 | 1,31 | 1,35 | 4/2 |
| Kordoba(2) | 1,15 | 3,56 | 3,84 | 3/0 |
| Granada | 1,30 | 1,37 | 0,97 | DE |
| Logroño | 1,44 | 1,35 | 0,76 | 1/2 |
| Madril | 0,95 | 1,26 | 7,67 | 15/5 |
| Málaga | DE | DE | DE | DE |
| Murcia | DE | DE | DE | DE |
| Oviedo(3) | 20 edukiontzi-gune | 2/0 | ||
| Iruñea | 2,90 | 5,48 | 3,02 | 2/2 |
| Donostia | 1,08 | 1,10 | 0,67 | 1/1 |
| Sevilla | 1,21 | 1,37 | 2,21 | 4/0 |
| Valentzia | 1,03 | 1,10 | 0,60 | 1/3 |
| Valladolid | 1,29 | 1,46 | Ez dago edukiontzirik | 5/1 |
| Gasteiz | 1,39 | 1,35 | 0,79 | 2/2 |
| Zaragoza | 1,19 | 1,22 | 0,93 | 4/4 |
| BATEZ BESTE | 1,30 | 1,72 | 1,84 | 5/3 |
*Iturria: udalak eta udalerri bakoitzean ari diren enpresak.
1. Zenbat garbigune edo ekoparke dauden udalerri bakoitzean.
2. 2007ko datuak.
3. Oviedon, atez ate egiten dute gaikako bilketa, eta horren lagungarri, 20 edukiontzi-gune dauzkate (edukiontziak lurpean daude).
*DE: Daturik ez. Udalek eta zaborra biltzen duten enpresek ez digute eman datu hori, nahiz eta behin eta berriz eskatu.
| Hiria | Beira | Papera-Kartoia | Ontziak | Materia organikoa(2) | Pilak |
|---|---|---|---|---|---|
| A Coruña | Paper-kartoiak, beira, aluminioa, tetra-brik-ak eta altzairua: %16 | DE | DE | ||
| Alacant | DE | DE | DE | DE | DE |
| Bartzelona | DE | DE | DE | DE | DE |
| Bilbo | %53 | %51 | %15 | %3 | %15 |
| Kordoba(3) | DE | DE | DE | %43 | DE |
| Granada | DE | DE | DE | DE | DE |
| Logroño | 54% | 36% | 20% | DE | DE |
| Madril | %50 | %29 | DE | %14 | DE |
| Málaga | DE | DE | DE | DE | DE |
| Murcia | DE | DE | DE | DE | DE |
| Oviedo | DE | DE | DE | %12 | DE |
| Iruñea | %53 | %69 | %28 | %17 | %68 |
| Donostia | %62 | %64 | %21 | DE | DE |
| Sevilla | %30 | %22 | %15 | %15 | %42 |
| Valentzia | %44 | %31 | %22 | %21 | %24 |
| Valladolid | %31 | %55 | %3 | %22 | DE |
| Gasteiz | %51 | %40 | %22 | %12 | DE |
| Zaragoza | DE | DE | DE | DE | DE |
| BATEZ BESTE | %47 | %44 | %18 | %18 | %37 |
1. Iturria: udalak eta udalerri bakoitzean ari diren enpresak. 2008. urtea.
2. Kosposta eginez berreskuratzen den materia organikoa da.
3. 2007ko datuak.
*DE: Daturik ez. Udalek eta zaborra biltzen duten enpresek ez digute eman datu hori, nahiz eta behin eta berriz eskatu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa