Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

IRUDIETAN | Eguneroko ogiaren bidea 7 iruditan: Gai honek badu mamia...

Ez oso aspaldi, inorentzat ez zen harrigarri okinaren lanbidea. Irinaren eta legamiaren usaina ohikoa zen jendearentzat, labeko egosialdiak ez zuen ezer berririk eta ogia ateratzea ere ikuskizun arrunta zen. Garai hartan, izan ere, nork bere etxean egiten zuen ogia, baina hori ere bukatu zen. Egun, modu industrialean egiten dute, eta elikagai oinarrizko horrentzat ere, ezer ez da berdin: dena azkartu behar izan da, dena merkatu, zaporea galtzearen truk bada ere... Oraindik ere badira, ordea, egurrezko labeak, non lau ordu behar izaten dituzten ur, irin, gatz eta legamia orea ogi bihurtzeko. Aldaketak aldaketa, ogiaren gaiak mamitsu izaten jarraitzen du, eta iraultza askoren arrazoi.

  
Ruben García Blázquez

Oinarrizko ore bizia

Bezperan hasten dira eguneko ogia egiten. Gaueko lana da legamiarena: haren onddoak almidoiarekin eta irin hauts ehoaren azukreekin gizentzen dira, oinarrizko orea osatzeraino. Goizean, mugimendu mantso eta beti berdinekin mugitzen da orea, eta irina, ura eta gatza eransten zaizkio ordu eta erdiz. Okin bakoitzak jakiten du zenbat bota bakoitzetik, begiak eta eskuek esaten diote zer itxura eta zer puntu behar duen oreak.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Lehen hartzitze aldia: 200 gramo kilo bakoitzeko

Orea zatitu aurretik, egurrezko taula luze irineztatu baten gainean uzten da. Denbora emankorra da, eta azido organikoz hornitzen du orea, haren ezaugarriak nabarmenago egiten ditu. Egonaldi horretan, orea 200 gramo gizentzen da kilo bakoitzeko, baina behin labera sartuta, hango beroak kenduko dizkio lehen irabazi dituenak. Orea zatitu egin behar da, mugimendu labur eta zehatzekin; esku ona behar da horretarako, trebea, gauza erraza dela pentsarazteko bezainbeste... Zatiak balantza erromatarraren gainean jarri, eta hantxe ikusiko da egiaz fin ibili diren okinaren eskuak.

  
Ruben García Blázquez

Bigarren hartzitze aldia: tiraderetan preso

Ogi oreak egurrezko tiraderetan utziko dituzte gero, ore-mahaian, alegia, harizko zapietan bilduta. Lehen ore-mahaia bete eta azkena ixten duten tartean, bigarrenez hartzituko da ogi orea. Ondoren, poliki-poliki eta kontuz handi hustuko dituzte tiraderak. Sua zain dago, ogi gosez, pago eta arte egurrak bizitua.

  
Ruben García Blázquez

Egosialdia: ordu eta erdi egurraren berotan

Labe-aho estutik ogiak sartu eta sartu ari da okina pala luze batekin; ez du ematen hainbeste leku izan lezakeenik barruan, baina hiru metro baino gehiagoko diametroa du. Ordu eta erdiz ariko da biraka -kanpoko biradera bati eragin behar zaio-, eta hantxe hartzituko dira azkenekoz ogi biribilak, pisua galtzen dutela. Labeak adreilu erregogorrak ditu alboetan, eta horri esker eusten dio beti tenperatura berdintsuari: 200 graduren bueltan ibiltzen da, hala behar baitu azala gorritu eta barrualdea egosteko.

  
Ruben García Blázquez

Elikagai eta eskulan biribila

Egurrezko pala eskuan, lehen barrura bezala, orain kanpora datoz ogiak. Lehen ore zuri, guri eta gordin zirenak, ogi gorritu, kurruskatsu eta egosi bihurtu dira. Eguna argitu lezake orain: ogia egin da.

  
Ruben García Blázquez

Oinarrizko elikagaia

Duela berrogeita hamar urte, tradiziozko eran egiten zen ogirik gehiena, garai bateko tresna eta formulekin. Garai hartan, pertsona bakoitzak 134 kilo ogi jaten zituen urtean. Mende berri honetan, berriz, 56 kilo eskas jaten ditu bakoitzak. Osasunerako Mundu Erakundeak ohartarazi du ohitura osasungarri bat galtzeko bidean gaudela, eta ez dela komeni urtean 90 kilo labore baino gutxiago hartzea. Ogi zuri errazio batek, 40 gramo inguruk, alegia, 100 kilokaloria izango ditu gutxi gorabehera. Pertsona osasuntsu batek, gizena egon gabe eta behar adina ariketa fisiko egiten duela, egunean 400 gramo ogi ere jan ditzake. Gizakia ez omen da ogiz bakarrik bizi, eta hala izango da, baina jaki soila ere ez den seinale, zibilizazioen eta matxinaden metafora bihurtu da ogia, eta adierazle ekonomiko ere bai. Euskaraz, ogiaren ordua izaten da mahaira jartzekoa. Hori da gure otordua.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du