Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Beltzarantzeko 7 produktu: Alde handi-handia dago prezioan, baina ez produktuen ezaugarrietan

Beltzarantzeko krema hauek azkar eta erraz ematen diote kolorea larruazalari, eta eguzkia hartzea baino seguruagoa da horiek erabiltzea

  Beltzaran jarri nahi duenak ez du zertan UVA izpien pean jarri (ez eguzkitan ez beltzarantzeko lanparen azpian). Beltzarantzeko kremak ere badira orain merkatuan, eta larruazalari kolore "naturala" ematen diote, "azkar" eta "modu errazean". Ez dira makillatzeko produktuak, larruazala margotzen dutenak; krema hidratatzaileak dira, eta substantzia berezi bati esker, erreakzio bat eragiten diete larruazalaren kanpo-geruzetako zelulei. Beltzarantzeko lehen kremak agertu zirenean, laranja-kolorea ematen zioten larruazalari eta usain sarkorra eduki ohi zuten, baina oraingoen emaitza askoz hobea da (halaxe erakutsi du analisi honek): nekez bereiz liteke berezko kolorea den edo kremaz lortua.

Beltzarantzeko krema hauek azkar eta erraz ematen diote kolorea larruazalari, eta eguzkia hartzea baino seguruagoa da horiek erabiltzea

Zazpi etxeren produktuak aztertu ditugu, guztiak ere gorputzean emateko kremak (ez dira egokiak aurpegirako). Merkeena Garnier etxekoa izan da (14,22 euro litroko), eta garestiena, Guerlain etxekoa (282 euro litroko). Prezioan, beraz, izugarrizko aldea dago batzuetatik besteetara. Lau produkturik merkeenak (Nivea, Dove, L'oréal eta Garnier) krema progresiboak dira; hau da, substantzia aktibo (dihidroxiazetona) gutxiago daukate, eta kolorea emateko ez ezik, egokiak dira krema hidratatzaile bezala ere egunero erabiltzeko. Beste hiru produktuak (Clarins, Estée Lauder eta Guerlain) bakanago erabiltzekoak dira, eta kolorea azkarrago emateko (hiru horien litroak 200 euro baino gehiago balio du). Etiketa ongi emana eduki dute guztiek, salbu eta Estée Lauder etxekoak: Europako Batasuneko kide den herrialderen bateko posta helbidea agertu behar du etiketan, halaxe agintzen du arauak, baina krema horrek ez du halakorik jarri.

Kalitate-prezioak aintzat hartuta, L'oreal etxekoak eman du emaitzarik onena: oso erraz gainditu ditu laborategiko probak eta kontsumitzaileei horixe gustatu zaie gehien. Clarins etxekoa ere aintzat hartzeko krema da, batik bat kolorea azkar lortu nahi duenarentzat; emaitza bikaina izan du laborategian, "oso ona" (hori soilik iritsi da maila horretara), baina garestienetakoa da, eta kontsumitzaileekin egin dugun proban erdi parean geratu da.

pH azidoa

Osasuntsu dagoen larruazalak 5,5 inguruan izaten duen arren pH-a, krema guztiek hortik behera eduki dute. L'oréal etxekoa izan da onena (3,9ko pHa) eta txarrena, berriz (azidoena, alegia), Estée Lauder etxekoa (2,9ko pHa). Kontsumitzaileekin egin ditugun probetan, hala ere, inor ez da kexatu, eta inork ez du azkurarik eduki produktu hauek erabilita.

Biskositateak ere badu eragina kremaren kalitatean. Norberari sortzen dion irudipenaz gain, elementu objektibo batzuk ere badaude biskositateari lotuta: krema oso urtsua bada, behatz artetik galduko da zabaltzen hasitakoan, eta lodiegia bada, aldiz, larruazalari kosta egingo zaio xurgatzea eta alferrik galduko da asko, ontziari itsa-tsita. Biskositate gutxien Nivea etxekoak eduki du (9.500 zentipoise), eta gehien, berriz, Clarins etxekoak (Niveak halako hamar zentipoise ia). Agian horregatik, Clarins etxekoa, besteak ez bezala, pote batean saltzen dute. Uraren eta zenbait osagai oliotsuren arteko emultsiotik sortzen dira kremak. Estraktu lehorrari erreparatuta, zer kalitate duten jakin liteke: zenbat eta gehiago estraktu lehorra, orduan eta gutxiago ura (eta, beraz, orduan eta hobea). Zenbat estraktu lehor duen jakiteko, 105 ºC-tan berotzen da krema, ura lurrundu eta olioak eta beste gai hidratatzaileak soilik geratu arte. Estée Lauder etxekoak eduki du -garestienetako batek- estraktu lehor gutxien (% 16), eta Dove etxekoak gehien (% 26).

Sustantzia aktiboa

Dihidroxiazetona da (DHA) produktu hauen substantzia aktiboa. Zenbat eta DHA gehiago izan, orduan eta kolore gehiago eta orduan eta azkarrago hartuko du larruazalak. Kolore beltzaran progresiboa nahi duenak, urre kolore iraunkorrez ibili nahi duenak luzaro samar, DHA gutxi duten produktuak erabili behar ditu. Aldiz, kolore beltzaran bizia azkar lortu nahi duenak DHA gehiago duten kremak eman beharko ditu larruazalean. Nivea etxekoak eduki du DHA gutxien (% 1,6), eta Guerlain etxekoak -garestienak- gehien (% 4.9). Eritrulosa izeneko substantzia ere erabiltzen da larruazalari kolore beltzarana emateko, guk aztertu ditugun kremetatik, Clarins eta Dove etxekoek daukate.

Mota honetako produktuen osagai batzuek alergiak sor ditzakete, eta horregatik, kosmetikoak arautzen dituen legeak 26 produkturen erabilera mugatu egiten du horien erabilera. 10 zati milioiko (z/m) kopurua gainditzen badu produkturen batek, etiketan agertu du produktu horren izena, alergikoek erabil ez dezaten. Guk aztertu ditugunetatik, Clarins etxekoa soilik izan da alergenorik gabea (kopuru horretatik gora), eta, beraz, krema horrek eman du emaitzarik onena atal honetan. Estée Lauder etxekoak, berriz, alergeno baten izena falta izan du etiketan (linalola, hain zuzen, lurrin mota bat), legeak ezartzen duen mugatik gora eduki baitu. Guerlain etxekoan hamar alergeno aurkitu ditugu, bederatzi Dove etxekoan, bost L'oréal eta Guerlain-en, eta lau Garbier eta Nivea-n, guztiak ere egoki emanak etiketan.

Laborategian neurtu ditugun alderdi guztiak aintzat hartuta, Clarins etxekoak lortu du emaitzarik onena ("oso ona"); gainerakoek emaitza "ona" atera dute, salbu Estée Lauder etxekoak: "onargarria" baino ez.

Erabilera proba

30 emakumeren esku jarri ditugu produktu hauek eta hiru egunetan erabiltzeko eskatu diegu, batean bai eta bestean ez txandakatuz (jakina, ez diegu erakutsi zein markatako produktuak erabiltzen ari ziren) zenbat atali buruzko iritzia eman zezaten. Oro har, Clarins (7,4 puntu 9tik) eta L'oréal etxekoak (7,2) gustatu zaizkie gehien. Gutxien, berriz, Nivea (5,3), Estée Lauder (6,2), Guerlain (6,4 puntu) eta Clarins (6,5 puntu). Hau da, hiru kremarik garestienak gustatu zaizkie gutxien kontsumitzaileei.

Hidratazioaren atalean, zazpi kremak ere antzera ibili dira. Ez, ordea, kolorea ematerakoan. Lehenengoz krema eman ondoren, ia ez da alderik sumatu kolorean. Bigarren aldiaren ondotik, Nivea etxekoak nabarmen emaitza kaskarragoa eman du L'oréal, Garnier, Guerlain eta Clarins etxeetakoek baino. Hirugarren eta azken aldiz eman ostean, Garnier eta L'oréal gustatu zaizkie gehien erabil-tzaileei, eta Nivea eta Dove etxeetakoek eman dute emaitzarik apalena. Pentsatzekoa litzateke dihidroxiazetona substantzia zenbat eta gehiago eduki, orduan eta emaitza hobea lortuko duela krema batek atal honetan, baina ez da hala izan.

Beltzarantzeko kremek usain sarkor eta desatsegina dutela esan ohi da. Guk aztertu ditugun zazpietatik, Nivea etxekoaren usaina iruditu zaie bereziki txarra erabiltzaileei. Gehienek nabarmendu dute L'oréal eta Dove etxekoak oso usain atsegina dutela.

L'oréal eta Garnier kremen kolorea gustatu zaie gehien erabiltzaileei, eta Clarins eta Guerlain etxeetakoena gutxien; zabaltzeko errazena L'oreal iruditu zaie, eta lan gehien, berriz, Nivea etxekoak eman die zabaltzeko orduan (horrek eduki du biskositate gehien), eta Guerlain etxekoak ere bai (hau ere biskositate handikoa).

Nola ematen dute kolorea?

  Eguzkiak igortzen dituen izpi ultramoreek larruazalaren gain-gaineko geruza zeharkatzen dute eta melanina ekoizpena bizkortzen dute; melanina pigmentu bat da, eta dermisean sortzen da, larruazalaren geruza sakoneko batean. Beltzarantzeko kremek ez dute melaninarik sortzen; larruazalean besteak baino kanporago dauden zelulak tinda-tzen dituzte, desagertzeko zorian dauden horiek. Horregatik, gehienez ere lau eta zazpi egun artean irauten du kremen koloreak. Dihidroxiazetona (DHA) larruazalaren aminoazidoekin harremanetan sartzen denean, Maillard erreakzioa sortzen da, oxidazioa, eta melanoidinak sortzen dira. Melanoidinen efektua melaninak duenaren antzekoa da, nahiz eta kimikoki ez duten inolako zerikusirik. Proteina gehien duten eremuek kolore biziagoa hartu ohi dute: ukondoek, belaunek, esku ahurrek eta oin azpiek. Hiru eta sei orduren buruan hasten da larruazala kolorea hartzen, eta egun bat igaro ondoren iristen du maila gorena. 12 orduz behin berriz emanez gero (bi edo hiru txandatan), 10 egunetarako kolorea edukiko dugu. Produktuak zenbat eta denbora gehiago egin larruazalean emanda, orduan eta kolore biziagoa hartzen da; horrexegatik, lotara joan aurretik ematea komeni izaten da.

Krema hauek ematen duten koloreak ez du balio eguzki izpietatik babesteko. Ez dute larruazala erretzen, nahiz eta krema asko eman, eta melanomak agertzeko arriskurik ere da izaten. DHA-k, hori bai, larruazala lehortu egiten du, eta, ondorioz, ez da egokia larruazal lehor-lehorra duten pertsonentzat, eta beti substantzia hidratatzaileekin erabiltzea komeni da. Beltzarantzeko kremak, beraz, kolorea hartzeko modu erraz eta erosoa dira, eta alternatiba segurua ere bai eguzkia hartu nahi ez duenarentzat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto