Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bederatzi garagardo: alkohol gabeak, 0,0% motakoak eta 'light' erakoak: Ohikoek baino alkohol eta kaloria gutxiago dute, baina ez da gauza bera 'light' izan, 0,0% edo alkohol gabea

Ohiko garagardo batek baino askoz kaloria gutxiago dute aztertu ditugun bederatzi garagardoek, baina 'light' motakoek alkohol dezente daukate, alkohol gabeek eta 0,0% motakoek baino nabarmen gehiago

título específico uno a uno

Mahou Light

 
  • "Garagardo light-a"
  • 33 cl-ko botilan etorri da. Litroak 1,76 euro balio du. Hau izan da garagardo guztietan garestiena.
  • Etiketan ez dakar osagaien zerrendarik, baina arauak ez ditu behartzen horretara.
  • Alkohola: bolumenaren % 3,5. Honek eduki du alkohol gehien.
  • Kaloria gehien ere garagardo honek ematen du (30 kaloria, ehun mililitro bakoitzeko; hau da, ia 100 kaloria botilako). Kopuru hori, hala ere, ez da aintzat hartzeko modukoa. Estraktu lehorra, berriz, besteek baino gutxiago du (ura kenduta gelditzen den hori, alegia: % 3,3), eta karbohidratoak ere honek ditu gutxien (% 3).
  • Dastatze proban 5,9 puntu lortu ditu: kontsumitzaileei gutxien gustatu zaienetakoa izan da, eta "kolore gutxi" antzeman diote.

Cruzcampo Light

 
  • "Garagardo light-a"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,62 euro balio du.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain (ura, garagar malta eta lupulua), artoa ere badu, eta gehigarri bat ere bai, E-405 egonkortzailea.
  • Alkohola: bolumenaren % 2,4, alkohol gabeak halako hiru (bolumenaren % 0,8 dute, batez beste), baina ohiko garagardoen erdia. 26 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, eta ohiko garagardo batek, berriz, 45.
  • Dastatze proban 6,5 puntu lortu ditu: kontsumitzaileei gehien gustatu zaienetakoa izan da, nahiz eta "kolore gutxi" antzeman dioten.

Buckler sin alcohol

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,33 euro balio du.
  • Kalitate-prezioak aintzat hartuta, garagardo hau eta beste bat (Laiker alkohol gabea) nabarmendu dira guztien gainetik.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain , gehigarri bat ere badu, E-405 egonkortzailea.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,8, ohiko garagardoek baino askoz gutxiago (bolumenaren % 4,5 eta 5 artean eduki ohi dute), eta light erakoek baino ere gutxiago (bolumenaren % 2,4 eta 3,5 artean daukate). Gidatu behar duenak hobe du neurrian edatea; hala ere, beti da hobea 0,0% motako bat edatea autoa hartu behar bada.
  • 21 kaloria, ehun mililitro bakoitzeko, eta ohiko garagardo batek, 45 kaloria; light erako batek, berriz, 26 eta 30 kaloria artean ematen ditu.
  • Dastatze proban 6,4 puntu: kontsumitzaileei gehien gustatu zaienetakoa. "Kolorea" eta "burbuila-bizitasuna" gustatu zaizkie, eta ez diote alde txarrik sumatu.

Laiker sin alcohol

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,32 euro balio du.
  • Kalitate-prezioak aintzat hartuta, garagardo hau eta beste bat (Buckler alkohol gabea) nabarmendu dira guztien gainetik.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain, artoa eta gehigarri bat ere baditu, E-330 herdoilaren aurkakoa. Alkohol gabeen artean, honek du estraktu lehor gehien (ura kenduta geratzen den hori, alegia: % 4,9).
  • Alkohola: bolumenaren % 0,9, ohiko garagardoek baino askoz gutxiago (bolumenaren % 4,5 eta 5 artean eduki ohi dute), eta light erakoek baino ere gutxiago (bolumenaren % 2,5 eta 3,5 artean daukate). Gidatu behar duenak hobe du neurrian edatea; hala ere, beti da hobea 0,0% motako bat edatea autoa hartu behar bada.
  • 24 kaloria ehun mililitro bakoitzeko, light erako garagardo batek baino zertxobait gutxiago, eta ohiko garagardo batek baino gutxiago.
  • Dastatze proban 6,6 puntu: kontsumitzaileei gehien gustatu zaienetakoa . "Kolorea" gustatu zaie, eta ez diote alde txarrik sumatu.

Kaliber sin alcohol

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoa, seiko paketean. Litroak 1,41 euro balio du.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain, artoa eta gehigarri bat ere baditu, E-405 egonkortzailea.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,7, ohiko garagardoek baino askoz gutxiago (bolumenaren % 4,5 eta 5 artean eduki ohi dute), eta light erakoek baino ere gutxiago (bolumenaren % 2,4 eta 3,5 artean daukate). Gidatu behar duenak hobe du neurrian edatea; hala ere, beti da hobea 0,0% motako bat edatea autoa hartu behar bada.
  • 21 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, eta ohiko garagardo batek, 45 kaloria; light erako batek, berriz, 26 eta 30 kaloria artean ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko.
  • Dastatze proban 6 puntu, erdi parean geratu da: "kolorea" gustatu zaie kontsumitzailee.

Cruzcampo sin alcohol

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,45 euro balio du.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain (ura, garagar malta eta lupulua), gehigarri bat ere badu, E-405 egonkortzailea.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,6; garagardo alkohol gabeen artean, honek eduki du gutxien.
  • 22 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, eta ohiko garagardo batek, 45 kaloria; light erako batek, berriz, 26 eta 30 kaloria artean ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko.
  • Dastatze proban 6,2 puntu lortu ditu, eta erdi parean geratu da: "kolorea" gustatu zaie kontsumitzaileei, eta ez diote alde txarrik nabaritu.

San Miguel 0,0%

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,35 euro balio du.
  • Osagaiak: ura, garagar malta eta lupulua. Gehigarri erantsirik ez duen bakarra da.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,01 baino gutxiago (ia alkoholik batere gabea). Oso egokia da gidatu behar duenarentzat.
  • Dastatze proban 5,4 puntu baino ez ditu lortu, baina ez dute esan hau gustatu zaienik gutxien. "Kolorea" eta "burbuila-bizitasuna" gustatu zaizkie, eta ez diote alde txarrik nabaritu.

Free-Damm 0,0%

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,36 euro balio du.
  • Etiketa gaizki eman du. Honako aipamen hau egiten du, "25 kcal soilik botilako", eta elikadura-argibideei eta ezaugarri osasungarriei buruzko araudiak ez du onartzen era horretako aipamenik. Horrez gain, legamiak dituela dio, baina garagardoa egiteko prozesuan horiek desagertu ohi direnez, ezin jakin ote dituen ala ez.
  • Garagardoak berezko dituen osagaiez gain (ura, garagar malta eta lupulua), arroza, artoa, legamia eta gehigarri bat ere badituela esaten du, E-405 egonkortzailea.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,01 baino gutxiago (ia alkoholik batere gabea). Oso egokia da gidatu behar duenarentzat.
  • Kaloria gutxien ematen duen garagardoa da: 12 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, gainerako guztien erdia -edo gutxiago-.
  • Dastatze proban 6 puntu lortu ditu, eta erdi parean geratu da: "Kolorea" eta "burbuila-bizitasuna" gustatu zaizkie, eta ez diote alde txarrik nabaritu.

Buckler 0,0%

 
  • "Garagardo alkohol gabea"
  • 25 cl-ko botilatxoan etorri da, seiko paketean. Litroak 1,42 euro balio du. 0,0% motakoen artean, hau izan da garestiena.
  • Gehigarri bat ere baduela esaten du, E-405 egonkortzailea, eta lurrina ere bai.
  • Alkohola: bolumenaren % 0,07. Oso gutxi baina, 0,0% motako beste biek baino gehiago du. Dena dela, alkohola % 0,07 edukitzea ez da desegokia 0,0% motako garagardo batentzat.
  • 19 kaloria ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko, eta ohiko garagardo batek, 45 kaloria; light erako batek, berriz, 26 eta 30 kaloria artean ematen ditu ehun mililitro bakoitzeko.
  • Dastatze proban 5,8 puntu. Kontsumitzaileei gutxien gustatu zaienetakoa. "Kolorea" gustatu zaie, nahiz eta "gas gutxi"euki.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du