Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Erositako PDA lau hilabeteren buruan matxuratu zaio baina saltokiak ez du nahi bere gain hartu konpontzeko ardura

 Kontsumitzaile batek PDA bat erosi zuen 669 euro ordainduta. Handik lau hilabetera, matxuratu egin zitzaion kanpo-elikagailua, eta tresna ez zen kargatzen. Saltzailearengana jo zuen, eta hark esan zion zerbitzu tekniko ofizialera joateko, baina haiek ere ez zioten konpondu: ez omen zegoen konpontzeko modurik eta, gainera, bermetik kanpo omen zegoen, kolperen bat hartu zuelako, edo erori zelako edo gaizki erabili zutelako. Kontsumitzailea saiatu zen saltokiarekin ados jartzen -kontsumoko ebazpen batzordeen bitartez-, hark bere gain har zezan erantzukizuna, baina ez zuen lortu, eta auzitara jo zuen. 2008ko martxoaren 12an eman zuen epaia Bartzelonako Auzitegiak, salatzailearen aldekoa, hain zuzen. Epaiak dio lehen lau hilabeteetan ongi ibili zela PDA, eta matxura agian sortuko zela oker erabili izanagatik, baina berdin-berdin sor zitekeela egoki erabilita ere. Alderdi hori argitzeko txostenik ez zegoenez, eta lehen sei hilabeteetan legeak kontsumitzaileari arrazoi ematen dionez, oro har, saltzaileari zigorra ezarri zion auzitegiak: ordaindutako dirua eta haren interesak itzuli behar izan zizkion, eta prozesuaren kostuak ordaindu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du