Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Etxean haurtxo bat jaiotzen denean, gainerakoei kosta egiten zaie onartzea jada ez direla bakarrak eta besteari ere arreta eskaini behar diotela gurasoek
Familiara kide berri bat iristen denean, poza izaten da nagusi, baina erruz aldatzen dira gauzak, eta batik bat senide zaharragoarentzat. Ordu arte, berak agindu du, eta orain, aldiz, arrotza jarri zaio etxean nagusi. Kosta egiten zaio onartzea aurrerantzean gurasoak ez dituela beretzat soilik edukiko. Bekaitzik eta jelosiarik ez agertzea, edo agertuta ere egoki kontrolatu ahal izatea, hori gurasoen esku dago: haurdunaldiaren eta jaiotzaren berri nola eman jakin behar dute, eta haurra baztertua senti ez dadin, erakutsi behar diote maite dutela, ulertzen dutela eta arreta eskaintzen diotela.
Seme edo alabari harreman berezia izaten jarraitzen dugula sentiarazi behar digu, anaia edo arreba badator ere, beti bezain kuttuna izaten jarraituko duela
Haurtxoarekin zakar eta oldarkor jokatzen duen begiratu behar dugu, edo jokabide atzerakorrik edo erregresiborik baduen, hau da, adin txikiagoko haurren joerak hartu dituen: totelka hitz egitea, jateari muzin egitea, lau hankan ibiltzea, komunera joateko gogoa egin zaiola ez jakinaraztea... Egoera horiek sortzen badira, ez dugu haserretu behar, gu haserretzen bagara haurtxoa egingo baitu errudun. Patxadaz hartu behar dugu, eta ulerberak eta toleranteak izan. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa