Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirugarren adinekoen egoitzak: 125 aztertu ditugu, publiko, pribatu eta itunduak, Espainiako 18 probintziatan: Gero eta garestiagoak dira baina eskaintzen dituzten lekuekin ez da asetzen gizartearen eskaera

Hamar egoitzatatik zazpitan, itxarote zerrendak dauzkate eta % 21k kalitate gabezia nabarmenak dituzte. Prezioak igo egin dira, egoitza publikoetan batik bat, nahiz eta merkeagoak eta hobeak izaten jarraitzen duten

 Gero eta luzaroago bizi gara, eta, ondorioz, gero eta jende gehiagok bizi behar izaten du hirugarren adinekoen egoitzetan (egun, 65 urtetik gorakoak dira herritarren % 17 Espainian, eta bi hamarkadaren buruan, % 25 izango dira). Eskaria gora eta gora doa. Eskaintza ere handitu da azken lau urteetan, baina ez nahi duten guztiek toki bat izateko adina: 100 biztanle bakoitzeko, 3,5 toki zeuden orain lau urte, eta 4,14 toki daude gaur egun (80 urtetik gorakoentzat, 14 toki izatetik, 16 toki izatera pasatu dira 100 biztanle bakoitzeko). Eskaintza-eskarien arteko desoreka dela eta, hamar egoitzatatik zazpik itxarote zerrendak dituzte. 2005. urtetik hona, prezioak % 8 igo dira, oro har, eta KPI metatua, berriz, % 9,4. Egoitza publikoen tarifak, hala ere, % 23 igo dira batez beste, baina oraindik ere pribatuak baino merkeagoak izaten jarraitzen dute. Duela lau urte, esaterako, hilean 775 euro ordaintzen zuen egoiliar batek gela beste norbaitekin erdibana egiteagatik, eta orain, berriz, 1.021 euro ordaindu behar ditu. Igoera handia, kontun izanik pentsioak % 19 igo direla lau urtetan, eta erretiratu batek hilean 821,55 euro jaso-tzen dituela, batez beste (2008ko abenduko datua).

Duela lau urte ere antzeko azterketa bat egin zuen CONSUMER EROSKI-k, eta orduko hartan, egoitzen % 14k ez zuten gainditu gure proba. Aurten, berriz, % 3 geratu dira gutxieneko mailatik behera. Gabeziak, hala ere, ez dira desagertu: hiru egoitzatatik bik ez dute eduki larrialdi txirrinik bainugeletan, % 20k ez dute eskaintzen fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzurik, eta erdietan baino gehiagotan, azken urtean ez dute egin larrialdia itxuratzeko saiorik. Egoitza publiko eta itunduek emaitza hobeak lortu dituzte, orohar.

Ondorio horiek atera ditu CONSUMER EROSKI-k 125 egoitza publiko, pribatu eta itundu aztertu ondoren, honako 18 probintziatan, hain zuzen: A Coruña, Araba, Alacant, Asturias, Madril, Bartzelona, Bizkaia, Burgos, Cadiz, Granada, Gipuzkoa, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Orain lau urte erabili genuen metodologia erabili dugu orain ere: telefonoz deitu dugu egoitza bakoitzera eta teknikariak egoitzetara bertara ere joan dira, haietan izena eman nahiko balute bezala. Bisita horiekin, jakin nahi izan dugu zer-nolako arreta eskaintzen dieten egoiliarrei, zer azpiegitura eta zerbitzu dituzten, adineko zenbat pertsonaren ardura izaten duen zaintzaile bakoitzak, zenbateko intimitatea duten egoiliarrek eta zenbateraino sentitzen diren etxean bezala, nolako mediku-arreta ematen dieten, garbitasuna, segurtasuna eta irispideak nolakoak diren, eta, jakina, zer prezio duten. Guk aztertu ditugun egoitzek, batez beste, emaitza 'ona' lortu dute, orain lau urte bezala, eta orduan gertatu zen moduan, egoitza publikoak gailendu egin zaizkie pribatuei eta itunduei (merkeagoak ere badira, gainera): publikoek 7,3 puntu bildu dituzte, batez beste, eta guztiek gainditu dute azterketa; pribatuek 6,7 puntu atera dituzte eta 7,2 itunduek, eta % 4 geratu dira proba gainditu gabe.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto