Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Bioaniztasun handiko herrialdea da Espainia, eta aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu, osasungarriak, ez oso garestiak eta adin guztietako jendeak egiteko modukoak.
Ona, polita, osasungarria eta iraunkorra. Naturak berebiziko aukera ematen du aisialdia gozatzeko, familiarekin, bikotekidearekin, taldean edo bakarka. Krisi garaietan, zer hobea era horretan lasaitzea eta gozatzea baino. Europan herrialde gutxik dute Espainiak duen bioaniztasuna: mendiak, basoak, parke naturalak, parke nazionalak... oinez edo bizikletaz ibiltzeko leku paregabeak dira, eta jarduera gutxi izango dira horiek bezain atsegingarriak, errazak, ekologikoak eta merkeak, haurrentzat bezala helduentzat ere aproposak. Hainbat eta hainbat bide daude aukeran, balizaz markatuak eta homologatuak: errege abelbideak, erabiltzen ez diren trenbideak, landa eremuak, basoak, mendiak... (40.000 kilometro guztira). Haranetatik muinoetara eta muinoetatik basoetara, naturarekin ez ezik, kulturarekin eta historiarekin egin liteke topo ibilian-ibilian.
Garai batean abere migratzaileen bide izan zirenak gizaki modernoaren neurriko pista bihurtu dira egun, oinez, bizikletaz edo zaldi gainean igarotzekoak. Nafarroako, Aragoiko eta Gaztelako abelbide eta bidexkak 125 kilometro izatera iritsi ziren, eta 425.000 hektareatako gainazala hartu izan zuten (Espainiak daukan lur hedaduraren % 1). Egun, ordea, 80.000 kilometro baino ez dira geratzen, eta abereak hara-hona ibiltzeko ez ezik, aisialdiko jarduerak egiteko ere erabiltzen dira. Zenbait mendi federazio ere horixe sustatu nahian ari dira, eta abelbide horiek seinaleztatzen eta hornitzen jarduten dute, xendra sare bat osatu nahian (ibilbide motzekoak batzuk eta luzekoak besteak). Espainiako Ingurumen Ministerioak, berriz, 3.000 kilometro abelbide lehengoratzeko lanean dihardu autonomia erkidegoekin, eta urtean 800.00 euro jarri ditu horretarako. Horrez gain, programa berezi bat ere badu, eta horren bidez hainbat proiektu jartzen dituzte abian abelbideen sare nazionalean sailkatze lanak egiteko eta mugarriak eta seinaleak jartzeko. Ministerioko arduradunek, gainera, beste asmo bat ere badute: zenbait zati Natura 2000n sartzea, Europako eremu babestuen sarean, alegia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa