Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeko tentsiometroak: Tentsiometro fidagarriak badira 30 eurorekin

Tentsioa neurtzeko sei tresna aztertu ditugu, eta guztiak gertatu dira fidagarriak eta seguruak; prezioan, hala ere, alde handiak daude: merkeenak halako bederatzi balio du garestienak

  Medikuntza arloko teknologiak egin duen aurrerapenak paradoxa bat edo beste ere ekarri ditu. Tresna gero eta konplexuagoak sortu dira, baina gero eta errazagoa da horiek erabiltzea. Tentsiometroekin ere hori gertatzen da: hipertentsioa dutenek etxetik irten gabe kontrola dezakete euren tentsio eta pultsua. Ezin da pentsatu, hala ere, mediku profesional baten lana egiten dutela, baina osagarri onak dira: hipertentsioa duen norbait kontsultara joaten bada berak egunero egin dituen neurketak zerrenda batean jarrita, medikuari errazagoa gertatuko zaio diagnostikoa egin eta tratamendua jartzea. Lagungarria izan daiteke, halaber, gaixoak bata zuriaren sindromea esaten zaiona badauka; alegia, medikua ikusi hutsarekin urduri jartzen bada. Egoera horretan egiten den neurketak ez du egoki adierazten zer osasun daukan, eta etxean egindako neurketak ongi etor litezke. Tresna horiek, hala ere, ez dira mundu guztiak erabiltzekoak: izaera obsesiboa dutenek edo bihotz arritmia dutenek ez lituzkete erabili behar.

Arteria tentsioa neurtzeko sei tresna (tentsimetro) aztertu ditugu laborategian, etxean erabiltzeko modukoak, eta erabilera proba ere egin dugu seiekin. Merkeenak 29,90 euro balio izan du, Oregon Scientific BPW 120 delakoak, eta garestienak, 112, 18 euro, Omron M6 Confort izenekoak. Kalitate-prezioak aintzat hartuta, tresnarik merkeenak lortu du emaitzarik onena, Oregon Scientific etxekoak: eskumuturreko tentsiometro fidagarri eta segurua da, aski aukera eskaintzen ditu ohiko erabiltzaileentzat, gainerakoak baino merkeagoa da (% 50-75 merkeagoa) eta, erabiltzaileei besteak baino gutxiago gustatu zaien arren, emaitza ona lortu du erabilera proban. Besoko tentsiometroa nahiago duenarentzat (eskumuturrekoa baino profesionalagoa da) Tensoval Duo Control izan daiteke aukera ona: sare elektrikora lot daiteke (ez dago, beraz, pilen mende ibili beharrik), eta "gonbidatu" moduan ere erabil daiteke, emaitzak memorian gordetzen ez dituela, alegia.

Oregon Scientific tentsiometroak bi urteko bermea eskaintzen du, legeak agintzen duen bezala, baina gainerakoek hiru urtekoa eskaintzen dute. Tentsiometro guztiek ongi emanak dauzkate arauak eskatzen dituen ohar eta abisu guztiek, eta luze irauteko moduan idatziak. Zapi batekin gogor igurtzi ditugu ohar horiek guztiak, behin uretan bustita eta behin gasolinatan, eta ez dira ezabatu.

Ezaugarri teknikoak

Tentsiometro hauek etxean erabiltzeko dira, eta ez, adibidez, osasun etxe eta ospitaleetan; horregatik, ez da derrigorra txikiak eta arinak izan daitezen. Besoan erabiltzekoak zertxobait handiagoak eta pisutsuagoak dira eskumuturrekoak baino. Guztietan handiena eta pisu gehienekoa Omron M6 Comfort izan da, eta txikienak eta arinenak, berriz, Tensoval Mobil eta Oregon Scientific. Aposán etxekoak, beste guztiek ez bezala, ez du liburuxkarik ekarri egindako neurketak han idatzi ahal izateko. Tentsiometro guztiak zorro batekin etorri dira, erabili ondoren gordetzeko, eta pilak behar dituzte funtzionatzeko, nahiz eta pila guztiek ez duten berdin iraun: Omron R3 Intellisense tentsimetroari 570. neurketa-aldian ahitu zaizkio, eta Oregon Scientific delakoari, berriz, 3.200. aldian.

Aztertu ditugun tresna guztiek neurtzen dute presio sistolikoa ("altua"), diastolikoa ("baxua") eta pultsua (minutuan bihotzak zenbat taupada), eta pantaila batean erakusten dute zein egun den, zein ordu eta pilak nola dauden. Tentsioa hartzeko, ezinbestekoa da besoari edo eskumuturrari lotzen zaion gailua puztea eta hustea, eta hori automatikoki egiten dute tresna horiek; prozesu hori, gainera, nahi denean geldiaraz daiteke, segurtasun botoia sakatuta. Aposán eta Omron M6 Comfort etxeetakoek, emaitza zenbakietan agertzeaz gain, Osasunerako Mundu Erakundearen sailkapenari dagokion izendapen baliokidea ere erakusten dute. Aposán etxekoak ahots sintetizatu bat ere badu emaitzak emateko, oso egokia da ikusmen arazoak dituztenentzat. Memoriarik gehien Omron M6 tentsiometroak du, eta 90 neurketa gordetzen ditu; Aposán-ek 60, eta Tensoval-en bi tentsiometroek ere 60 neurketa hartzen dituzte memorian, baina aukera ematen dute bi erabiltzailerenak izan daitezen (30 neurketa bakoitzak), eta, beraz, egokiagoak dira alde horretatik. Memoriaren atal honetan, Oregon Scientific etxekoak eman du emaitzarik kaskarrena: 30 neurketa soilik gorde-tzen ditu. Tensoval Duo-k "gonbidatu" modua eskaintzen du, neurketak egin baina memorian ez gordetzeko.

Seguruak dira

Sei tresnetan, ezinezkoa da behatzekin atal aktiborik uki-tzea (elektrikoki kargatuta dagoen atalik, alegia), eta ongi isolatuta daude energia korronte arriskutsurik jasotzen dutenerako. Sendotasuna neurtzeko, presio bola bat jarri diegu 75º C-tan, ordubetez, eta hiru mailu kolpe eman dizkiegu, 0,5 joule-ko indarrarekin bakoitza. Guztiek ere ongi eutsi diete bi proba horiei. Beti gerta daiteke tresnek akatsen bat izatea, baina komeni izaten da ez daitezela izan akats arriskutsuak. Hiru istripu mota itxuratu ditugu: puzte punpa blokeatu, piletan zirkuitulabur bat eragin eta pilen polaritatea aldatu eta ez dute kalterik jasan.

Zehaztasuna

Zehaztasun proba izaten da garrantzitsuena mota honetako tresnetan; alegia, ikusi behar da ea egoki neurtzen duten erabiltzailearen arteria tentsioa eta pultsua. Hori hala ote den egiaztatzeko, proba analitiko bat eta kliniko bat egin ditugu. Lehen proban, tentsio altu-altu bat eta apal-apal bat eman dizkiegu laborategi batean (280 mmHg eta 30 mmHg, edo ohiko moduan esateko, "28, 3"), eta minutuan 65 taupadako pultsua igorri zaie. Guztiek ongi eran-tzun dute, eta egiazko emaitzen pare-parean ibili dira.

Baina, laborategien ez ezik, egiazko gaixoekin ere ongi funtzionatu behar dute, eta gaixoen artean, denetarik izan daiteke: batzuk gizenak izango dira, besteek beso eta eskumutur lodi-lodiak izango dituzte edo fin-finak, era bateko edo besteko odol biskositatea edukiko dute... EN 1060 arauak argi esaten du noiz jo daitekeen tentsiometro bat klinikoki fidagarritzat: tresna bakoitzarekin hiru neurketa egin ohi zaizkie 85 gaixori, eta emaitza egokiak ematen baditu, ontzat jo ahal izango da. Aposán, Oregon Scientific eta Tensoval-en bi tentsiometroek soilik esaten dute proba hori egina dutela. CONSUMER EROSKI-k ere egin nahi izan du proba kliniko bat sei tresnekin. Horretarako, erizain batek 12 gaixorekin probatu du ten-tsiometro bakoitza, eta horrela lortu diren emaitzak alderatu ditugu modu tradizionalean lortutakoekin (merkurio zutabe bati konektatuta dagoen esfingomanometro batekin eta fonendoskopio batekin egindako neurketekin).

Oregon Scientific etxekoak lortu du daturik zehatzena "tentsio altuan": 2,8 merkurio milimetro (mmHg) soilik aldendu da egiazko emaitzatik; hau da, 130 mmHg-ko tentsio diastolikoa duenari ("13ko tentsio altua" duenari, alegia), 132,8 mmHg edo 127,2 mmHg emango lioke batez beste. "Tentsio baxuan", berriz, Tensoval Mobil izan da onena: batez beste, 3,8 mmHg aldendu da, baina "ten-tsio altuan", aldiz, besteak baino gehiago (5,7 mmHg). "Tentsio baxuan" Omron R3 Intellisense ibili da kaskarren (6,8 mmHg aldendu da). Bi neurketak begiratuta, Oregon Scientific eta Tensoval Duo Control aldendu dira gutxien.

Laborategi probak aintzak hartuta, Tensoval Duo Control modeloak eman du kalitate-emai-tzarik onena ('oso ona'). Oregon Scientific, Aposán, Tensoval Móvil eta Omron M6T tentsiometroek emaitza 'ona' eman dute, eta Omron R3 Intellisense delakoak, 'onargarria'.

Erabilera proba

Zortzi erabiltzaileren esku jarri ditugu sei tentsiometroak, eta euren iritzia emateko eskatu, 1etik 10era. Diseinuaren atalean, Omron M6 Comfort gustatu zaie gehien kontsumitzaileei (7,9 puntu eman dizkiote), eta aurkezpen egokienekoa ere Omron etxeko tentsiometro bat jo dute, R3 Intellisense (8,1 puntu). Ohar-eskulibururik egokiena Oregon Scientific-ena iruditu zaie, eta abian jartzeko errazena, Tensoval Duo Control. Deserosoena Tensoval Mobil izan da (6,1 puntu). Guztiak iruditu zaizkie erabilerrazak (txarrenak ere 7,6 puntu lortu ditu). Emaitza erakusterakoan, Oregon Scientific gertatu zaie traketsena (7 puntu lortu ditu, eta ez da izan, nonbait, besteak bezain argia).

Erabilera probak ez du alde handirik erakutsi sei tentsiometroen artean: kontsumitzaileei gehien gustatu zaizkienak (Tensoval Duo Control eta Omron M6, biak ere 7,8 punturekin) ez dira geratu gutxien gustatu zaiena baino askoz gorago: Oregon Scientific jarri dute azken tokian, baina horrek ere emaitza ona lortu du (7,3 puntu).

Besoan jartzekoa edo eskumuturrekoa

 Etxeko tentsiometroak besoan jartzekoak edo eskumuturrekoak izan daitezke. Arteria tentsioa neurtzeko, besokoak zehatzagoak dira, besoak arteria bakarra duelako; eskumuturrean, aldiz, bitan banatzen da. Gainera, bihotzetik zenbat eta urrunago neurtu, orduan eta gehiago eragiten diote beste alderdi batzuek emaitzari, eta orduan eta zehaztasun gutxiago izaten du (horregatik ez da komeni "behatzeko" tentsiometroak erabiltzea). Eskumuturra gaizki jarriz gero, adibidez, (behar baino gehiago luzatuta edo bihotzaren parean geratzen ez dela), okerreko datuak eman ditzake tentsiometroak.

Hori hala izanik ere, erabiltzaile askok nahiago dituzte eskumuturrekoak, erosoagoak direlako (ez da ibili behar beso-mahukak biltzen) edo merkeagoak direlako: guk aztertu ditugun sei tentsiometroetatik, besoan jartzeko biak garestiagoak izan dira eskumuturreko laurak baino (besokoek, batez beste, 112 euro balio izan dute, eta eskumuturrekoek 66 euro), eta hori aintzat hartzekoa da, jakina, erabil-tzaile asko adineko jendea izaten baita, eta Espainiako erretiratuen saria, batez beste, 850 eurokoa izaten baita hilean. Tentsioa ongi neurtu ahal izateko, garrantzitsuena ez da tresnen kalitatea, analisi konparatiboak erakutsi duen bezala (aldeak oso txikiak izan dira tresna batetik bestera); askoz ere garrantzitsuagoa da erabilera oharrak hitzez hitz jarrai-tzea: besoak geldi-geldi egon behar du bularraren parean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto