Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Handizkako agentzia salatu du, hotelera iristeko ordutegia bete ez duelako eta autoa alokatzeko arazoak izan dituelako

 Turista batek Kubarako bidaia hartu zuen agentzia batean, 14 egunerako, eta 1.400 euro ordaindu zuen. Iritsi zen egunean, autobusa bete arte egon behar izan zuen zain, eta bi ordu atzeratuta iritsi zen hotelera. Auto bat ere alokatua zuen agentzia beraren bitartez, baina hainbat arazo izan zituen hura erabili ahal izateko. Cayo Coco-rako bidaia, berriz, arratsaldez egin zuten, goizez beharrean, eta orduan ere bi ordu atzeratuta iritsi ziren hotelera. Hori guztia zela eta, salaketa jarri zuen handizkako agentziaren aurka, eta kalte-ordaina eskatu zion gorabehera horiengatik guztiengatik eta kalte moralengatik. Epaiketa irabazi egin zuen, eta handizkako agentziari 880 euroko zigorra ezarri zioten. Agentziak, ordea, gora jo zuen, eta kalte-ordaina erdira jaitsi zioten. Madrilgo Probintzia Auzitegiak zera adierazi zuen 2008ko apirilaren 28ko epaian: hegaldia eta hotelerako garraioa erreserbatzeko eskaria ageri zela autoetan, baina ez zela zehazten aireportutik hotelerako garraioa kolektiboa zen edo banakakoa, eta Cayo Coco-rako bidaian ere ez zela zehazten handik Habanarako hegaldia goizez edo arratsaldez izango zen. Auzitegiaren ustez, beraz, bidaia norma-normal joan zen, ez zen arau-hausterik izan, salbu eta autoa alokatzeko orduan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du