Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kanape bat erosi du logelarako, eta besoan min hartu du hura antolatzen ari zela

 Logela jartzeko behar zituen altzari guztiak erosi zituen emakume batek altzari denda batean, kanape bat, besteak beste (saltokiko langileek muntatu zioten). Estreinatu eta gutxira, istripu bat eduki zuen: kanapea antolatzen ari zela, bakarrik itxi zen eta eskuin besoa harrapatu zion. Saltzaileari abisu eman, eta teknikari batzuk bidali zizkion etxera. Azterketa egin, eta akatsak antzeman zituzten igotzeko eta jaisteko mekanismoaren pistoietan; ondorioz, berria ekarri zioten. Emakumeak, ordea, 210 egun behar izan zituen besoa guztiz osatzeko, eta, gainera, orbaina geratu zitzaion, eta ukondoa minduta. Horregatik guztiagatik, salatu egin zituen saltzailea, kanapearen ekoizlea eta pistoien egilea. Bartzelonako Auzitegiak ekoizleak zigortu zituen, eta 15.130 euroko kalte-ordaina eman behar izan zioten erosleari (2008ko apirilaren 23koa da epaia). Saltzailea errugabe jo zuen auzitegiak, erantzukizunik ez zuelako haren ustez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du