Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

1.000 euro zor dituela jakinarazi diote, film bat alokatu eta urtebetez ez itzultzeagatik

Abokatu baten gutuna jaso dut, eta esaten dit ia 1.000 euro zor dizkiodala bideoklub bati duela urtebete baino gehiago alokatu nuen film bat ez itzultzeagatik. Neronek ere ez neukan horren berririk, orain arte. Dirua kontuan sartu ezean salatu egingo nautela ohartarazten dit. Dendan informazioa eskatu dut, baina ez didate argibiderik ematen, eta abokatuarekin konpontzeko esaten didate. Bidezkoa da diru hori eskatzea?

  Era honetako kasu batean, zigorra jar dezakete kontratua ez betetzeagatik, baina ez kopuru horretarainokorik. Orain artean, salatzaileari arrazoi emanda ere, askoz kopuru apalagoko zigorrak ezarri dituzte auzitegiek. Huescako Probintzia Auzitegiak, adibidez, 90 euroko zigorra jarri zion erabiltzaile bati 2005. urtean (salatzaileak 400 euro eskatzen zituen). Gipuzkoako Auzitegiak, berriz, 54 euro ordaintzera behartu zuen erabiltzaile bat 2004. urtean, nahiz eta salatzaileak 840 eskatu.

Halakoetan ohikoa izaten da kontratu bat sinatzea, eta, beraz, lehenik eta behin, ongi irakurri beharra dago hark zer dioen eta zer baldintza ezartzen dituen; horrez gain, jendaurrean jarri izan dituzten afixek zer dioten ere irakurri behar da. Kontraturik ez bazenu, haren kopia bat eska dezakezu bideoklubean, edo abokatuari bestela. Dokumentazio guztia eskuan duzula, bidezko akordio bat lortzea da gauzarik egokiena, eta zigor apalagoa ordaintzea, hilabeteko atzerapenari dagokiona, adibidez. Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bateginaren arabera, atxikipen kontratuen klausularen batek esaten badu kontsumitzaileak kalte-ordain handi-handia ordaindu beharko duela kontratua bete ezean, klausula hori gehiegizkotzat joko da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du