Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Igeriketarekin haurtxoen bihotz-biriketako sistema indartzen da, koordinazio motor handiagoa eduki dezaten laguntze die eta psikologikoki ere onurak ditu
Urez inguratuta sortzen, hazten eta jaiotzen dira. Amaren umetokian daudela, likido amniotikoa dute bizi-iturri haurtxoek, eta umetokitik kanpo, ura garapen-iturri izan daiteke lehen hilabeteetatik hasita. Igeriketak ematen du horretarako aukera paregabea: jarduera fisikoetan osatuenetakoa da haurren garapena bultzatzeko eta haien koordinazioa, oreka eta muskuluen indarra hobetzeko; horrez gain, hainbat onura psikiko ere ekartzen dizkie neska-mutilei. Igerilekura doazenean, ordea, kontua ez da haurtxoek igeri egitea, edo igerian ikastea. Haurtxoen igeriketa jaioberria bizkortzeko modu bat da, uretan eta urarekin estimulatzeko. Helburua ez da uretan modu autonomoan ibiltzen erakustea edo igeri egiteko mugimenduak ikastea.
Txiki-txikitatik igeri egiteak asko laguntzen du garapen psikomotorra, urak aukera ematen baitie haurrei modu tridimentsionalean mugitzeko, askatasun handiarekin eta mugimendu jarraituekin. Haurrak 3-4 hilabete edukitzea komeni da lehenengoz igerilekura eramateko; buruari tente eusteko gai izaten dira adin horretatik aurrera, eta sistema immunologikoa ere sendotu samarra dute. Dena den, pediatrari galdetzea komeni da betiere.
haurrak 3-4 hilabete dituenean komeni da igerilekuan hastea, buruari tente eusteko gai izaten dira eta eta sistema immunologikoa ere sendotu samarra dute
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa