Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Taxiak: 180 ibilbide egin ditugu 18 hiritan, eta zerbitzuak eta tarifak alderatu ditugu: Taxien tarifak ia KPI halako lau igo dira azken urtean

Batez beste, % 5,2 igo da taxi-bidaien prezioa, eta urteko KPI, berriz, % 1,4 baino ez. Zerbitzuaren kalitatea, oro har, hobetu egin da, baina hamar taxitatik lautan ez da agerian egon prezioen zerrenda, nahiz eta derrigorrezkoa den

Informazioaren atala hobetu beharra daukate eta konparatzeko taula

Emaitzarik kaskarrena informazioaren atalean lortu dute taxi zerbitzuek ('onargarria' baino ez), eta hortxe sumatu dugu hobekuntza gutxien 2005. urteko azterketatik hona. 180 ibilbideak egiteko hartu ditugun ibilgailuen % 39tan, tarifarik ez da egon agerian jarrita, nahiz eta legeak horretara behartzen dituen (2005. urtean, ibilgailuen % 55etan falta ziren tarifak, eta, beraz, zertxobait hobetu da lau urtetan). Taxilariaren lizentzia, berriz, 2005. urtean bezala, hirutik batean falta izan da (ibilgailuaren kanpoaldean eraman behar izaten dute), eta taxien erdiek baino gehiagok ez dute jakinarazi gehienez zenbat lagun joan daitezkeen taxian (2005ean % 48tan falta zen informazio hori). Baina ez dira hor bukatzen gabeziak: taxien % 42k ez daukate uhala jarri behar dela ohartarazteko kartelik ("jarri uhala" edo antzekorik). Taxi gehienek jarrita eduki dute TAXI eta SP (Zerbitzu Publikoa) kartela, eta sabai gaineko adierazlea ere bai (libre edo beteta dagoen jakiteko). Ibilgailuen % 70ek bistan izan dute Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren itsastekoa, eta gainerako autoak berriak izan dira. Beti eman digute ordainagiria baina, gehienetan, guk eskatuta. Ordainagiri guztietan prezioa agertu izan da, baina % 13k soilik adierazi dute nondik abiatu diren eta % 11k soilik non bukatu den bidaia, eta legez, derrigorrezkoa da informazio hori ematea.

Taxi eroso eta ongi hornituak

Ibilgailuen % 95ek egoera ona edo oso ona eduki dute (2005ean, % 82k), eta taximetroak ere ongi egon dira, manipulazio zantzurik gabe. Hamar ibilgailutatik zor-tzik leiho elektrikoak eduki dituzte, guztiek eduki dute aire girogailua edo klimatizagailua, eta hamarretik ia seik GPSa. Txartelekin ordaintzeko sistema elektronikoak, aldiz, gutxi batzuek baino ez dauzkate oraindik. Lau taxitatik hirutan, eskura ordaindu behar izan dugu, eta taxien % 56k ez dute eduki ordainagiriak inprimatzeko gailurik ere. Ia guztiek eduki dituzte argi elektrikoak barrualdean, baina % 90ek ez dute agerian eraman su-itzalgailua.

KONPARAKETAKO TAULA

Taxien tarifak: alde handiak daude
1.tarifa
(Egunez, lanegunetan)1
2.tarifa
(Gau, asteburu eta
jaiegunetan)2
Abiasaria Gutxieneko ibilaldia Kilometro bakoitza Zain emandako ordua Abiasaria Gutxieneko ibilaldia Kilometro bakoitza Zain emandako ordua
A Coruña 1,34 3,58 0,88 18,48 1,63 3,97 1,05 22,42
Alacant 1,63 3,55 0,95 17,90 1,63 4,75 1,10 21,05
Bartzelona 3 2,00 Ez dago 0,86 18,60 2,00 Ez dago 1,10 18,80
Bilbo Ez dago 3,61 0,65 15,71 Ez dago 4,38 0,89 22,38
Granada 1,38 3,64 0,76 19,11 1,73 4,54 0,94 23,90
Logroño 1,47 2,68 0,71 16,71 2,20 4,01 1,06 25,07
Madril 2,05 Ez dago 0,98 18,10 2,204 Ez dago 1,15 18,35
Malaga 3 1,42 3,48 0,84 18,47 1,77 4,35 1,03 23,09
Murtzia 5 1,70 3,20 0,85 16,80 2,55 4,80 1,25 25,20
Oviedo3 1,52 3,58 0,83 20,35 1,90 4,47 1,03 25,13
Iruñea 1,94 Ez dago 0,73 16,42 2,80 Ez dago 0,97 21,11
Donostia Ez dago 4,65 0,65 18,90 Ez dago 5,40 1,01 25,20
Santander 1,22 3,30 0,82 16,30 1,58 4,20 1,07 21,30
Sevilla 1,19 3,24 0,83 18,01 1,45 4,06 1,01 22,54
Valentzia 1,40 3,80 0,90 16,93 1,90 6,00 1,04 19,35
Valladolid 1,45 2,65 0,80 17,80 2,20 3,85 1,15 26,50
Gasteiz 3,64 Ez dago 0,75 19,83 4,56 Ez dago 1,11 22,99
Zaragoza 1,52 2,47 0,69 19,69 2,29 3,29 1,03 29,53
Gehigarri nagusiak Prezio aldaketak (2008/2009)
Ekipajea Aireportua Animaliak Garraio geltokiak
A Coruña 0,72 3,52 0,72 - +% 8,8
Alacant - - - - +% 5,0
Bartzelona 3 1,00 3,1 - 2,10 +% 6,2
Bilbo - - 1,00 - +% 6,0
Granada 0,44 - - 0,44 +% 4,9
Logroño 0,46 (T. finkoa) - - +% 4,2
Madril - 5,5 - 2,95 +% 6,1
Malaga 3 0,45 5,5 6 - - +% 5,0
Murtzia 5 0,35 3,10 0,85 0,85 0,0
Oviedo3 - - - - +% 7,7
Iruñea - 2,21 - 0,52 +% 3,0
Donostia - - - - +% 6,4
Santander - - - - +% 5,3
Sevilla 0,44 (T.finkoa) - 1,26 +% 4,9
Valentzia - 4 - - +% 4,5
Valladolid 0,40 (T.finkoa) - - +% 4,9
Gasteiz - - - - +% 6,0
Zaragoza 0,69 4,95 0,69 1,58 +% 5,3

(1) 1. tarifa edo egunekoa:lanegunetan ematen den zerbitzua, 06:00etan edo 07:00etan hasi eta 22:00ak edo 23:00ak arte.

(2) 2. tarifa edo gauekoa: lanegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ematen den zerbitzua, gaueko ordutegian (gehienetan, 22:00etan edo 23:00etan hasi eta 06:00ak edo 07:00ak arte). Hiri bakoitzak, gainera, baditu egun berezi batzuk non 2. tarifa ezartzen duten (hiriko jaietan edo azoka egunetan, adibidez).

(3) Bartzelonan eta Sevillan, taxiek 2 euroko gehigarria kobratzen dute asteburuetan eta jaiegunetan (Oviedon 1,3koa da gehigarri hori); Malagan ere bada 2 euroko gehigarri hori, baina astegun guztietan kobratzen dute, gauez egin beharreko bidaiengatik.

(4) Madrilen, 3,10 euro kobratzen dute abiasaria larunbat eta jaiegunetan, 22:00etatik 06:00etara.

(5) Murtzian tarifa hauek dituzte igande eta jaiegunetan: 4,15 euro gutxieneko ibilaldia, 2,2 euro abiasaria eta 1,1 euro kilometro bakoitza.

(6) Malaga: gutxieneko zerbitzua, aireportutik abiatuta: 15,21 euro egunez eta 19,01 euro gauez. Sevillan: aireporturako bidaien tarifa finkoa: 20,7 euro egunez eta 23,08 euro gauez. Valladoliden 20 euro lanegunetan eta 22 jaiegun eta gauetan. Logroñon 20 euro astelehenetik ostiralera eta 23 igande, jaiegun eta larunbatetan arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Hiri bakoitzeko taxien azken emaitza eta batez besteko emaitza (CONSUMER EROSKI-ren arabera)
Hiria Zerbitzuaren kalitatea7 Informazioa8 Garbitasuna eta erosotasuna9 Batez bestekoa
A Coruña Oso ona Ona Ona Ona
Alacant Ona Ona Ona Ona
Bartzelona Oso ona Oso ona Onargarria Ona
Bilbo Ona Hala-holakoa Ona Onargarria
Granada Onargarria Ona Ona Ona
Logroño Onargarria Hala-holakoa Onargarria Onargarria
Madril Ona Oso ona Ona Ona
Málaga Ona Oso ona Onargarria Ona
Murtzia Ona Hala-holakoa Onargarria Onargarria
Oviedo Onargarria Oso ona Oso ona Ona
Iruñea Ona Onargarria Oso ona Ona
Donostia Ona Hala-holakoa Ona Onargarria
Santander Onargarria Hala-holakoa Ona Onargarria
Sevilla Oso ona Onargarria Ona Ona
Valentzia Oso ona Ona Ona Ona
Valladolid Onargarria Ona Onargarria Onargarria
Gasteiz Onargarria Hala-holakoa Ona Onargarria
Zaragoza Onargarria Ona Ona Ona
Batez bestekoa Ona Onargarria Ona Onargarria

7. Zerbitzuaren kalitatea: aldizkariko teknikariek hiru era erabili dituzte taxia hartzeko: kalean, geltoki batean eta telefonoz deituta. Kalean hartu dutenean, egiaztatu dute taxia leku seguruan geratu ote den. Geltokian hartu dutenean, geltokia bera nola egon den aztertu dute (beste taxirik egon den, bestelako ibilgailuren batek traba egin duen, eremua ongi argitua egon den, erraz aurkitu ahal izaten duten, eta abar). Eta telefono bidez eskatu badute taxia, telefono zerbitzua zer moduzko izan den aztertu dute teknikariek (zenbat aldiz deitu behar izan duten, telefonistak zer arreta eskaini dien, zenbat denbora behar izan duen taxiak bila etortzeko, eta abar). Hiru sistemetan, arreta bereziz zaindu dute taximetroak zer jarri izan duen. Horrez gain, gidariak zer arreta eskaini dien ere aztertu dute, eta itxura zenbateraino zaindu duen ere bai.

8. Informazioa: lehenik eta behin, kontuan hartu dugu ea tarifak agerian jarrita egon diren auto barruan, taxiak eduki ote dituen derrigorrez eraman beharreko ikur adierazgarriak autoa identifikatu ahal izateko, eta taximetroa egoera onean egon izan den eta bezeroari informazio guztia eman izan dion (gehigarriek eta tarifa motak).

9. Garbitasuna eta erosotasuna: autoa nola zainduta eta garbituta egon den aztertu dugu, eta ea beharrezko sistema guztiak eduki dituen erabiltzailea eroso joan dadin (klimatizagailua, musika/irratia, eta abar).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du