Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Taxiak: 180 ibilbide egin ditugu 18 hiritan, eta zerbitzuak eta tarifak alderatu ditugu: Taxien tarifak ia KPI halako lau igo dira azken urtean

Batez beste, % 5,2 igo da taxi-bidaien prezioa, eta urteko KPI, berriz, % 1,4 baino ez. Zerbitzuaren kalitatea, oro har, hobetu egin da, baina hamar taxitatik lautan ez da agerian egon prezioen zerrenda, nahiz eta derrigorrezkoa den

  Garraiobiderik erosoena taxia da eta, zenbaitetan, derrigor erabili beharrekoa ere bai, besterik ezean. Sekula ez da merkea izan, baina orain inoiz baino garestiagoa da. Gora eta gora doaz tarifak, eta azken urtean, adibidez, % 5,2 garestitu dira, batez beste, urteko KPI (% 1,4) halako lau ia. Taxien tarifak asko aldatzen dira hiri batetik bestera: Bilbon eta Donostian, adibidez, 0,65 balio du kilometro bakoitzak (lanegunetan eta egunez), eta Madrilen, Alacanten eta Valentzian, ia euroa ordaindu behar da (% 45 garestiagoa da, beraz). Eta zergatik agertzen dira halako aldeak, bada? Udal bakoitzak bere tarifak jartzen dituelako. Abiasariak eta gutxieneko ibilaldiak ez dute berdin balio leku guztietan (Gasteizen, adibidez, 3,64 euro kobratzen dute abiasaria, eta gutxieneko ibilaldia, berriz, 4,65 Donostian, beste inon baino gehiago); horrez gain, toki bakoitzean gehigarri bereziak eransten dizkiote gutxieneko ibilaldiari (ekipajea sartzeagatik, animaliak eramateagatik, gauez edo asteburuetan ibiltzeagatik, geltoki eta aireportuetara joateagatik...). Honako hau ez da CONSUMER EROSKI-k taxien inguruan egiten duen lehen azterketa; 2005. urtean ere egin zuen antzeko bat, eta ordukoarekin alderatuta, hobetu egin da taxilarien profesionaltasuna eta ibilgailuen erosotasuna. Informazioaren atala, aldiz, orduan bezain eskas dagoela egiaztatu ahal izan dugu, batik bat taxien tarifei dagokien alderdia: hamar ibilgailutatik ia lautan tarifak ez dira egon agerian, nahiz eta legeak hala jartzeko agintzen duen.

  18 hiritan aztertu dugu taxi zerbitzua nolakoa den, eta ondorio horiek atera ditugu beste batzuen artean. Honako hiri hauetan ibili gara taxia hartuta: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Santander, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. CONSUMER EROSKI-ko teknikariek hamar ibilbide egin dituzte hiri bakoitzean, horietako bat gauez, eta aldiro taxi batean joan dira eta beste batean etorri. Proba hori bi egunetan egin dute, behin lanegunean eta beste behin jaiegunean. Orotara, 180 ibilbide egin dituzte taxien, hiri bakoitzean bost, eta bostak ere oso antzekoak izan dira: hiri erditik ospitale batera, erdiguneko hotel batetik aireportura, erdiguneko taxi geltoki batetik tren edo autobus geltoki batera, eta saltoki handi batera (beti joan eta etorri). Azterketa hori osatzeko, taxi zerbitzuarekin zerikusia duen informazioa eskatu diegu 18 udalei (zenbat lizentzia dauzkaten, zenbat taxi dauden egokituta erabiltzaile ezinduentzat, zer diru laguntza ematen dituzten...). Udal gehienek helarazi digute informazioa, baina ez Granada, Oviedo, Madril eta Santanderkoek, nahiz eta guk behin eta berriz eskatu.

Alderdi guztiak aztertu ondoren, azken emaitza 'onargarria' baina ez da, eta atal bakarrean soilik lortu dute taxiek emaitza 'ona': kalitate eta garbitasunaren atalean. Taxi zerbitzuak hiriz hiri zer emaitza atera duen aztertuta, honako sailkapen hau egingo genuke: A Coruñan, Alacanten, Bartzelonan, Granadan, Iruñean, Madrilen, Malagan, Oviedon, Sevillan, Valentzian eta Zaragozan, emaitza 'ona'lortu dute, eta gainerakoetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Logroño, Murtzia, Santander eta Valladolid), 'onargarria'.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto