Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: Eguzki baratzeak

Eremu zabal mortuetan eguzki panel erraldoiak, modu kartesiarrean banatuak, geldi-geldi eta lanean hala ere. Tarteko pasabideetan isiltasuna da nagusi, eta senak bultzatuta bezala, zerura begiratzeko gogoa ematen du, eguzki bila. Hark eman ahala, atxiki egiten dute panel lerro amaigabeek, eta eguzki irradak energia elektriko bihurtzeko prozesua hasten dute. Hondakinik sortu gabe lortzen da hori, eta ingurumenarentzat ondorio larri-larririk eragin gabe (paisaiari egiten zaio kalterik handiena). Teknologia berria da oraindik ere, eta hektarea ugariko eremuak behar izaten ditu sare elektriko nagusia behar adina watt-ez hornitzeko; errentagarritasuna luzera begira kalkulatzen da, eta laguntza publikoak ezinbestekoak dira sistema berritzeko. Eguzkia egunero ikusi ez arren, gizakiak ikasi du egunero bildu dezakeela eguzkiaren energia, eta XXI. menderako, ez da ikasbide txarra.

  
Ruben García Blázquez

Elektroiak mugitzen dituen argia

Eguzkiak argia bidaltzen du Lurrera, energia, fotoi izeneko partikula batzuen bidez; fotoiek eramaten dute irrada elektromagnetikoa, eta horri esker sortzen da efektu fotovoltaikoa. Panelen koadrotxoak silizioz eginak daude, eta elektroiak izaten dituzte; eguzki-argiak koadrotxo horietan jotzen duenean, elektroiak kitzikatu egiten dira, eta ihesi hasten. Hor sortzen da energia, elektrizitate moduan dabilen energia. Panelen kutxatxoak serieko zirkuituen bidez daude elkarri konektatuta, eta horrek handitu egiten du tentsioa.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Egunsentitik iluntzeraino, eguzkiari 'begirik' kendu gabe

Zutabe batek eusten die panel erraldoiei; 80 metro koadrokoak ere badira, eta 1.700 kilogramo edukita ere, lan handirik gabe mugitzen dira eguzkiari atzetik. Panelen gainazalak ez du gainditzen 25 ºC-ko tenperatura, eta 80 km/h haizeari aurre egiteko prestatuta dago. Energia paraleloan joaten da moduluetan barrena, inbertsorera heldu arte.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Korronte-inbertsoreak: zuzenetik aldizkatzailera

Zutabeek goi mailako teknologiaz jantzita edukitzen dute burua; kontrol txartelak jartzen dizkiete, eta horien zeregina izaten da korronte zuzena aldizkatzaile bihurtzea. Aldaketa hori egitea behar-beharrezkoa da energia berehala eta zuzenean sar dadin sare elektrikora.

  
Ruben García Blázquez

Kontagailuak eta mantentze-lanak

Panel multzo bakoitzak etxolatxo bat izaten du erdian, eta hantxe edukitzen du bakoitzak bere kontagailua. Han kontatzen dute panel bakoitzak zenbat kilowatt sortu eta bidali dituen sare elektrikora. Emaitza ez da izaten beroaren araberako, ezta eguzki-orduen baitakoa ere; panel bakoitzak zenbateko eguzki-irrada jasotzen duen, horrek baldintzatuko du eguneko uzta. 800 panel dituen baratze batek, batez beste, urtearen buruan 14,28 kilowatt sortzen ditu orduko. Hau da, 6.500 etxe hornitzeko adina. Ikerketek baieztatzen dutenez, sistema honekin 13.000 tona karbono dioxido (CO2) isurtzea saihesten da. Isuri hori eginez gero, 800.000 zuhaitzeko baso baten lana beharko litzateke kutsadura arrasto hori garbitzeko.

  
Ruben García Blázquez

Azpiestazio elektrikoa

Eguzki baratzetik hurbil, azpiestazio elektrikoa egon ohi da, eta hari dagokio tentsioa egokitu eta sortu den elektrizitatea sare nagusian barneratzea. Erabiltzaileak ez du antzematen inolako aldaketarik zerbitzu elektrikoan, baina jakinaren gainean dago: sorgailu fotovoltaikoak zenbat eta kilowatt gehiago sortu, orduan eta gutxiago sortuko dute zentral kutsagarriek.

  
Ruben García Blázquez

Eraikinetan ere badira baratzeak

Garapen iraunkorra eta energia iturri garbiak sustatu nahian, eraikin berrietan eguzki panelak jarri behar direla esaten du Eraikitze-lanen Kode Teknikoak (2006an onartu zuten, eta 2007an moldatu). Panel horiek ez dira energia-sorgailu fotovoltaikoak, ezpada termoelektrikoak: ur bero erabilgarria lortzeko erabiltzen dituzte eguzki irradak. Hala ere, badago modua eraikinetan ere erabiltzeko baratzeetan erabiltzen den teknologia bera; ez litzateke hainbeste energia sortuko, baina sistema berdin-berdin egongo litzateke sareari paraleloan konektatuta, eta sortuko litzatekeen energia sare nagusira bideratuko litzateke. Azpiegitura mota horrek 30 urteko bizia izan dezakeela uste da, betiere behar bezala zaintzen badira eta mantentze-lanak ere zorrotz egiten badira.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto