Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bidaiatzea: ekipajea galtzea edo hondatzea: Maletak falta!

Hegazkin bidaian ekipajea galtzen badigute, 1.160 euroko kalte-ordaina jaso ahal izango dugu gehienez; autobus bidaian, 365 eurokoa, eta tren bidaian, ez digute ordainik emango, aurrez erregistratu ezean

  Gure ametsetako bidaia amesgaizto bihur liteke ekipajea bidean galduz gero. Dabilenari zerbait gertatzea ez da izaten harritzekoa, eta maletekin, behintzat, ez da falta izaten gorabeherarik: berandu iritsi direla, aireportuan galdu zaizkiela, autobus edo tren geltokian lapurtu dizkigutela... Halako egoerak saihestu egin behar lirateke nola edo hala, baina gizakia ez da perfektua, eta are gutxiago lanean ari dela. Maletak gurekin ditugunean, haiei begirik kendu gabe egon gaitezke une orotan, baina haiek eramateko ardura duen enpresaren esku uzten ditugularik, ezin jakin helmugan gure zain egongo diren edo ez. Hori dela eta, kontsumitzaileek ongi jakin behar dute zer egin ekipajea galdu egin dela edo atzeratuta iritsiko dela esaten dietenean. Bidaiariak zein eskubide dituen jakitea ongi dago, eta halako egoeretan zer egin eta nola jokatu jakitea ere bai -kalte-ordainak eskatzeko eta-, baina ekipajea galdu delako bidaia bertan behera utzi beharrik ez izatea, hori lortu behar genuke, eta horretarako formula batzuk bilatzea komeni izaten da, erraz-errazak batzuetan: gure bidaia lagunaren maletan arropa batzuk sartzea, edo eskuan eramango dugun zorroan sartzea zamaren zati bat eta erregistratuko ditugun maletetan beste zati bat... Halako neurriak hartuz gero, beti gurekin eraman ahal izango ditugu gauzarik beharrezkoenak, baita tren eta autobus bidaietan ere. Maletak ez baitira galtzen aireportuetan soilik. Estatistikek ez dute esaten zer gorabehera izaten diren beste garraiobideetako zerbitzuetan, baina horiek ere ez dira, inondik ere, akatsik gabeak.

Europako Airelineen Elkarteak emandako datuetan, Heathrow-ko aireportuan (Erresuma Batuan) galtzen da maleta gehien Europa guztian. Barajaskoan, Madrilen, 15 maleta galtzen dituzte 1.000 bidaiari bakoitzeko. Hegazkin konpainien artean, Iberiak 11,1 maleta galtzen ditu 1.000 bidaiari bakoitzeko, eta Spanair-ek, 10, 9 (Europako Batasunean, batez beste, 15,5 galtzen dituzte). Noizbait halakorik gertatzen bazaigu, bai hegazkin bidaia batean, bai tren edo autobus bidaia batean, komeni izaten da jakitea zein diren gure eskubideak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du