Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hamar margarin eta gurin aztertu ditugu: Margarina hobea da gurina baino

Margarinak gantz eta kaloria gutxiago ditu gurinak baino. Eta gantzak, gainera, hobeak dira margarinarenak, saturatuak gutxiago baititu, eta trans gantzak ere bai. Horrez gain, merkeagoa ere bada, hobeto zabaltzen da eta erabilera proban ez ditu lortu emaitza txarragoak

  Gurina edo margarina? Batzu-batzuek oso garbi izaten dituzte gauzak, eta beste batzuek horretan ere zalantza egiten dute. Proteinarik eta karbohidratorik gabeko elikagaiak dira biak ere (% 1 baino gutxiago daukate bakoitzetik), baina oso gantzatsuak dira, eta kaloria asko ematen dituzte; ondorioz, neurrian jan behar da batetik bezala bestetik. Ezaugarri batzuk antzekoak badituzte ere, aski desberdinak dira beste gauza batzuetan gurina eta margarina.

Gurinak, adibidez, animalia jatorria du, eta esnearekin edo esne-gainarekin egina izaten da; margarina egiteko, aldiz, landare-olioak erabiltzen dituzte, eta prozesu teknologiko konplexuak (animalia gantzak erabiliz ere egin daiteke, baina gehien-gehienak landare-olioekin eginak dira egun). Gurina produktu naturalagotzat dauka jendeak, eta haren betiko zaporea nabarmentzen du; horregatik, agian, margarina baino nahiago izaten du. Margarina produktu berriagoa da, bai, hamarkada batzuk baino ez daramatza merkatuan, baina baten eta bestearen aldeko argudioak ematen hasita, badira margarinaren alde egiten dutenak ere: askoz merkeagoa da -ia erdia balio du- eta errazago zabaltzen da, gantza guriagoa baitu.

Argudioak elkarren ondoan jartzeak ez du askotarako balio, hala ere. Horregatik, laborategira eraman ditu CONSUMER EROSKI-k bai gurinak eta bai margarinak, eta han aztertu ditu batzuen eta besteen ezaugarriak. Sei gurin aztertu ditugu (Arias, Breda, Pascual eta Central Lechera Asturiana etxeetako ohiko gurina eta Arias eta Président etxeetako gurin "zabalerrazak"). Horiek guztiek % 80 eta 90 artean dute gantza (esne-gantza). Margarinak, berriz, lau aztertu ditugu: Flora eta Tulipán etxeko bi ("hiru laurdenetakoak" esaten zaie, % 60 eta 62 artean dutelako gantza, eta ez % 80-90 artean, gurinei eskatzen zaien bezala), Artua etxeko bat (egiaz, koipekia baino ez da, "zabaltzeko koipekia % 55) eta, azkenik, Ligeresa etxeko "erdi-margarina", zeinak % 40 baitu gantza. Orotara, beraz, 10 produktu aztertu ditugu, guztiak mota berekoak balira bezala, erabilera bera ematen baitzaie biei.

Argudioak eta azterketaren emaitzak elkarren ondoan jarrita, zera esan dezakegu: maiz jateko, hobeak dira margarinak, gurinak baino. Argi eta garbi esanda.

Margarina osasungarriagoa da

Zein da arrazoia margarina osasungarriagoa izan dadin gurina baino maiz-maiz jateko? Gantza, horixe da arrazoia. Margarinak gantz gutxiago du gurinak baino, eta dituen gantzak, gainera, hobeak dira bihotzarentzat. Artua margarinak eta Ligeresa-k, adibidez, % 57 eta % 40 dute gantza, eta gurinek, batez beste, % 83. Gantz azido saturatuak alderatuta, berriz, hona emaitzak: margarinek, batez beste, % 30 dituzte, eta gurinek, ia % 70. Margarinak, gainera, kolesterolik ez du, eta gurinak bai (ez gutxi, gainera: 250 miligramo 100 gramoko). Kalorien aldetik ere, hobea da margarina, gutxiago ematen dituelako: 500 eta 550 kaloria ditu margarinak ehun gramo bakoitzeko, eta gurinak, berriz, 748 kaloria. Alde nabarmen horiek uler-tzeko, bi produktuen elikadura osagaiei erreparatu behar zaie, ur kopuruari, batik bat: margarinak % 44 du ura, eta gurinak, berriz, % 15 baino ez.

Gurinak ez ditu, hala ere, alderdi guztiak margarinak baino txarragoak. Gurinak, adibidez, ez du gehigarririk, eta margarinak baditu, askotarikoak gainera (emultsiona-tzaileak, kontserbagarriak, azidotzaileak, lurrinak eta koloragarriak). Gatzari dagokionez, berriz, gurinak halako hamar dauka margarinak: batez beste, % 0,04 du gurinak (hutsaren hurrena da hori), eta margarinak, berriz, % 0,2 eta 0,7 artean dabiltza (gatza % 1,5etik gora daukanean jotzen da elikagai bat gazitzat). Gurinak beste abantaila bat ere izan dezake, nahiz eta ez den aipatu berri ditugun alderdiak bezain garrantzitsua: bitaminak eta kaltzioa naturalak ditu, eta margarinari, berriz, erantsi egiten dizkiote prozesu industrialean; gurinaren gantzak, izan ere, nahiz eta kaltegarriagoa izan gure organismoarentzat, baditu zenbait elikagai olio-landareek ez dituztenak.

Trans gantzak

Garrantzi berezia du trans gantzen atalak, eta horretan, margarinak hobeto dabiltza gurinak baino. Trans gantzek kalte egiten diote gure osasunari, gantz saturatuek baino are gehiago: kolesterol txarra (LDL) handitu eta kolesterol ona (HDL) gutxitu egiten dute. Margarinetan, gantz guztien % 0,7 dira trans erakoak, eta gurinetan, % 2,5. Alde txiki bat badago, hala ere, batzuen eta besteen atean: gurinarenak naturalak dira, eta margarinarenak, aldiz, prozesu teknologikoan sortuak (landare-olioak hidrogenatzerakoan). Pentsa liteke, ondorioz, gurinen trans gantzak ez direla hain kaltegarriak, baina gauzak ez daude batere argi (zien-tzialariek ez dute aho bateko iritzirik, eta ikerketak eginez jarraitzen dute auzia argitze aldera). Egitura molekularrean, esaterako, ez dago alderik trans gantz naturalen eta besteen artean, eta horregatik, zuhur jokatzea komeni da eta, gutxienez, besteak bezain kaltegarriak direla pentsatu beharko dugu.

Trans gantzen auziari arreta handia jarri zaio azkenaldian, eta hori argi erakusten du margarinek izan duten bilakaerak. 1996. urtean, honen antzeko azterketa bat argitaratu zuen CONSUMER EROSKI-k (orduan ere gurinak eta margarinak alderatu genituen), eta orduko hartan, margarinek zituzten gantz guztien % 8,6 ziren trans gantzak. 2001. urtean ere berdin egin genuen, eta aldaketa handia antzeman genuen lehen azterketa hartatik: bigarren horretan, gantz guztien % 1,5 ziren trans erakoak margarinetan. Azken honetan, berriz, % 0,7 dira. Horrek erakusten du, beraz, margarina-ekoizleek jakin izan dutela formulak modernizatzen eta Europatik etorriko diren araudi zorro-tzenen barruan sartzeko prestatzen. Itxura denez, elikadura industriak asko murriztu beharko ditu trans gantzak elikagaietan (galarazi egingo dituztela ere esaten du zenbaitek); horrez gain, kontsumitzaileek ere gero eta informazio gehiago daukate, eta gero eta zorrotzago jokatzen dute elikadurarekin, ohartu baitira berebiziko garrantzia duela osasuna zaintzeko. Gurin-ekoizleak ere hasi dira bide berriak urratzen, eta gantz gutxiago duten gurinak merkaturatzen. Egun, badira gantza % 50 duten gurinak, eta are % 20 dutenak ere. Gantz kopurua gutxituta, kaloriak ere dezente gutxitzen dituzte, eta berdin gantz saturatuak eta trans erakoak ere. Azken batean, produktu osasungarriagoak eskaintzen dituzte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto