Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Herritar batek erreklamazio jarri zuen Udalaren aurka, bideak garbitzen zituzten zerbitzuek zarata handia egiten zutelako igandero, 06:30etik 08:00-08:30era. Udalak ez zuen inolako neurririk hartu zaratak gutxitzeko, eta herritarrak auzitara jo zuen: bi urtean baino gehiagotan bere eskubideak urratu zituztela adierazi zuen (etxebizitzaren bortxaezintasuna, intimitate eskubidea eta osotasun fisikorako eskubidea). Epaiketan frogatu zen garbiketa zerbitzukoek erratz-makinak erabiltzen zituztela -xurgagailuak izaten dituzte, eta zarata egiten dute-, eta zisterna kamioi bat ere bai, zeinari tutu bat eransten baitzioten, zaratatsua oso. Espainiako Auzitegi Gorenak hauxe ebatzi zuen 2007ko azaroaren 26an: administrazio publikoen esku dago eskaintzarik merkeenak kontratatzeko, eta hala egin dezaten komeni da, gainera, baina ez aukera horrek arriskuan jartzen badu herritarren etxebizitzaren osasuna edo intimitatea. Auzitegiaren iritziz, beraz, Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluari jarraiki, etxebizitza-intimitaterako eskubidea urratu zuen Udalak. Horregatik, kaltetuari 10.000 euroko ordaina ematera zigortu zuen Udala.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
Kalitatezko ozpinak: ardo-ozpina, Jerez ozpina eta Modenakoa
"Esku libreko" sei sistema sakelako telefonorako, Bluetooth bidezkoak
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa