Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Jakin nahi nuke zenbateko parte-hartze kuota ordaindu behar dugun bizilagun bakoitzak gure eraikinean. Obra Berriaren Adierazpenean ageri diren datuak aztertuta, ohartu naiz gaizki kalkulatu dagoela etxebizitza bakoitzari dagokion koefizientea, nik baino etxe handiagoa dutenek gutxiago ordaintzen baitute. Zer egin dezaket koefiziente horiek zuzentzeko? Norengana jo dezaket erreklamazioa jartzera?
Jabego Horizontalaren Legearen 5. artikuluak dio tituluan ezarriko dela zer parte-hartze kuota dagokion etxebizitza edo lokal bakoitzari, eta eraikinaren jabe bakarrak egingo duela hori etxebizitzak saltzen hasten denean, edo etxejabe guztiak adostuta erabakiko dela, edo laudo batekin bestela, edo epai bidez. Kuota hori ezartzeko, honako alderdi hauek hartuko dira aintzat: etxebizitza edo lokal bakoitzak zenbat gainazal erabilgarri daukan eraikin osoarekiko, kanpora ematen duen edo barrura ematen duen, zer kokapen duen, eta guztientzat diren zerbitzu eta elementuei zer-nolako erabilera eman diezaiekeen. Zuen kasuan, sustatzaile-saltzaile bakarrak zehaztu zuen bere garaian bakoitzari zer kuota dagokion. Koefiziente horiek zuzentzeko, Batzordeari eska diezaiokezu txosten bat galde diezaiola teknikari bati -arkitekto edo aparejadore bati-, eta zuzentzeko beharrik balego, koefiziente berriak ezar ditzala, ezaugarri arkitektonikoen araberakoak. Behin txosten hori eskuetan edukita, hurrengo Batzordean bozkatu dezakezue (edozein aldaketa egiteko, aho batez onartu beharra dago). Aho bateko onespenik lortu ezean, abokatu batekin azter dezakezue ea merezi duen auzitara jotzea edo ez.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
Kalitatezko ozpinak: ardo-ozpina, Jerez ozpina eta Modenakoa
"Esku libreko" sei sistema sakelako telefonorako, Bluetooth bidezkoak
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa