Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Etxebizitza baten erreserba egiteko kontratua sinatu nuen bere garaian, eta aurki sinatu beharko dut behin betikoa, baina bankuak ez dit eman nahi mailegurik. Dagoeneko etsi dut etxea ez erostera, baina kontratuak esaten du sustatzaileak dirua eta interesak itzuli beharko dizkidala hark atzera eginez gero, eta nik uko egiten badiot erosteari, orduan 3.000 euro galduko ditudala, aurrez jarritakoaren erdia, hain zuzen. Klausula horren aurka egin ote dezaket?
Kontsumitzaileen Legearen testu bateginak dioenez, gehiegizko klausulatzat joko dira erosleekin banan-banan negoziatu ez direnak, baldin eta, fede onak ezartzen dituen betebeharren kontra, desoreka bat sortzen badute kontratuan parte hartzen duten aldeek dituzten eskubide eta betebeharren artean, eta kontsumitzailearen eta erabiltzailearen kaltetan gertatu badira. Legeak esaten du, halaber, gehiegizko klausulak direla beste hauek ere: kontratuan elkarrekikotasunik ez dagoela zehazten duten klausulak; uko egiten duen kontsumitzaileak eta erabiltzaileak jarri duen dirua galduko duela esaten dutenak, baina enpresaburuak uko eginez gero, ordea, kopuru bereko kalte-ordainik ezartzen ez dutenak; bere betebeharrak bete ez dituen kontsumitzaileari kalte-ordain handi eta neurrigabeak ezartzen dizkiotenak. Klausula bat gehiegizkotzat jotzen bada, baliogabe geratuko da zuzenbide osoz.
Aldeei jarriko zaien kalte-ordaina kalkulatzeko eredua baliorik gabe uzteak ez du esan nahi kalte-ordainik izango ez denik kontsumitzailearentzat. Baina automatikoki ere ez da ezarriko kalte ordain bat, bi aldeak interesak berdin-berdin ordaintzera behartuko dituena. Kontratu bat bete egin behar da, eta bete ezean, Legeak esaten du -kontratuak ez duenez eskaintzen ondorioei erantzuteko balio duen hitzarmenik-, kalte-galerak eman behar zaizkiola kaltetuari, hark jasan dituen neurrikoak eman ere. Horregatik, erosteari uko egingo badiozu, sustatzaileari jakinarazi behar diozu, frogatzeko moduan, eta harekin ados jartzea komeni zaizu, kalte-ordaina gutxitu dezan. Lortuko ez bazenu, abokatu batekin aztertu behar zenuke komeni zaizun edo ez auzitara jotzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
Kalitatezko ozpinak: ardo-ozpina, Jerez ozpina eta Modenakoa
"Esku libreko" sei sistema sakelako telefonorako, Bluetooth bidezkoak
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa