Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak
Liburutegi batek zerbitzu ona emango badie erabiltzaileei, ongi zainduta eta txukun egon behar du. Bisitatu ditugun liburutegien % 90 oso ongi egon dira kanpoaldetik, eta eraikinaren hormak ere oso ongi zainduta eduki dituzte. Eraikina bera ere oso ongi zainduta eta oso txukun aurkitu dugu ia gehienetan (% 75 hala egon dira, eta Cadizkoak, Kordoba, Oviedokoak, Donostiakoak eta Gasteizkoak nabarmendu dira besteen gainetik). Barruko giroak eta argitasunak garrantzi handia dute liburutegi bat erosoa izan dadin, eta alderdi horiek egoki zainduta eduki dituzte bibliotekarik gehienek. Komunak ere garbi egon dira hamarretatik bederatzitan.
Bestalde, liburutegiek aukera eman behar dute erabil-tzaile ezinduek ere, besteek bezain eskura izan ditzaten kulturaren, informazioaren eta hezkuntzaren arloko ekimenak. Liburutegien % 84tan, legeak agin-tzen duen bezain ate zabalak aurkitu ditugu kanpoan eta barruan (gurpil aulkian doazenak pasatzeko modukoak). Gelak eta aretoak ere zabalak ote diren egiaztatu dugu, aski leku dutenak erabiltzaile ezinduak ere eroso ibili ahal izateko. Bederatzi bibliotekak ez dute proba hori gainditu (Valladoliden, Iruñean, Cadizen, Kordoban, Murtzian, Sevillan, Valentzian eta Donostian aurkitu ditugu halakoak). Gainera, lautatik batean, komunek ez dute bete irispideei dagokien araua. Iruñean, aztertu ditugun bost biblioteketatik bakarrak ere ez dauzka komunak egokituta.
Braille hizkuntzan idatzitako kartelak % 10etan soilik aurkitu ditugu, eta are biblioteka gutxiagok eskaintzen dituzte braillez idatzitako liburuak. Sevillan, Murtzian, Granadan, Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan aztertu ditugun batzuetan soilik daude.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
Kalitatezko ozpinak: ardo-ozpina, Jerez ozpina eta Modenakoa
"Esku libreko" sei sistema sakelako telefonorako, Bluetooth bidezkoak
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa