Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan: Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak

Arreta, garbitasuna, irispideak eta konparaketako taula

Arreta egokia

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek proba praktiko bat egin dute liburutegi guztietan: liburu bat bilatzen saiatu dira katalogo-ordenagailuetan (Charles Darwin-en The origin of species liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkitzen saiatu dira unibertsitate-biblioteketan, eta Patrick Süskind-en Das Parfum, die Geschichte eines Mörders liburuaren gaztelaniazko bertsioa gainerakoetan). Zazpi bibliotekatan, erabiltzaileak ezin izan dira sartu katalogo informatizatura (hori gertatu da Alacanteko erdietan eta Zaragozako bitan, eta Murtziako eta Valladolideko beste bitan). Zerbitzu hori eskaintzen duten hamarretatik bederatzitan, teknikariak oso erraz moldatu dira, eta neke handirik gabe jakin ahal izan dute liburua beste norbaiti utzia dagoen eta bibliotekako zein apaletan aurki litekeen. Cadizen, Zaragozan eta Murtzian libre aurkitu dituzten ordenagailuak matxuratuta egon dira (salbuespena izan da hori). Teknikariek sistemak probatu ondoren, bibliotekako langileei eskatu diete laguntza, eta proba berbera egin dute orduan ere. Hamar liburutegitatik seitan, arreta egokia eskaini diete. Zerbitzu bereziki ona eman diete Bilbon, Granadan eta Oviedon. Beste zenbait lekutan, aldiz (Alacanteko, Cadizko, Madrilgo, Malagako eta Valladolideko liburutegi batzuetan), funtzionarioak ohar batzuk baino ez dizkiete eman gure teknikariei; ez diete jakinarazi non dagoen liburua, eta bilatzen ere ez diete lagundu.

Beste proba praktiko bat ere egin dute teknikariek: bazkide txartela egiteko informazioa eskatu dute. Liburutegi askotan, ordea, ez diete informazio-orririk eman (% 47tan soilik eskuratu dute funtzionamendu arauei buruzko dokumentazioa). Informazio-orri horietan, bazkide txartela eta mailegu zerbitzua nola erabili behar den adierazi diete, eta zer zigor jartzen dituzten maileguan hartutakoak epez kanpo bueltatzeagatik. Bestalde, hamarretatik zortzik ez diete jakinarazten bazkideei zein liburu berri iritsi diren bibliotekara, nahiz eta % 68k bereiz jartzen dituzten jendearen bistara, zer iritsi den ikus dezaten. Alacanten aztertu ditugun guztiek eta Donostiako lauk mezua bidaltzen diete bazkideei material berriak iritsi direla jakin dezaten (gutuna edo mezu elektronikoa).

Gabezia gehien, seinaleen atalean antzeman dituzte gure teknikariek. Biblioteken % 79k ez dute adierazten informazio-orri bidez han badutela erreklamazio liburua, % 63tan ez dugu ikusi inolako informazio-oharrik esanez badagoela iradokizunak biltzeko postontzi bat, eta % 67tan ez dago kartelik esateko zer egin behar den larrialdi bat edo sute bat gertatzen denean. Gainera, bostetatik batean ez dute panel bidez jakinarazten non dauden larrialdi irteerak, eta zortzitatik batean, bibliotekako arauak zein diren ere ez dute adierazten (sakelakoa itzali behar dela, barruan ezin dela ez jan eta ez edan...).

KONPARAKETAKO TAULA

Hiri bakoitzean aztertu ditugun biblioteka publikoen batez besteko emaitza eta CONSUMER EROSKI-k aztertu dituen atalen emaitza
Hiriak Zerbitzuak(1) Informazioa(2) Batez besteko emaitza
A Coruña Onak Onargarria Onargarria
Alacant Hala-holakoak Hala-holakoa Hala-holakoa
Bartzelona Onak Ona Onargarria
Bilbo Onak Oso Ona Oso Ona
Cadiz Onargarriak Hala-holakoa Onargarria
Kordoba Onargarriak Ona Oso Ona
Granada Onak Ona Onargarria
Madril Onak Onargarria Onargarria
Malaga Onargarriak Ona Onargarria
Murtzia Onak Ona Onargarria
Oviedo Onargarriak Ona Hala-holakoa
Iruñea Onargarriak Hala-holakoa Onargarria
Donostia Onak Oso Ona Ona
Sevilla Onak Ona Onargarria
Valentzia Onargarriak Ona Onargarria
Valladolid Hala-holakoak Onargarria Onargarria
Gasteiz Onak Ona Onargarria
Zaragoza Hala-holakoak Hala-holakoa Hala-holakoa
Batez besteko emaitza Onargarriak Ona Onargarria
Hiriak Garbitasuna (4) Irispideak(5) Batez besteko emaitza
A Coruña Oso Ona Onak Ona
Alacant Hala-holakoa Oso Onak Hala-holakoa
Bartzelona Oso Ona Bikainak Ona
Bilbo Oso Ona Bikainak Oso Ona
Cadiz Ona Onak Onargarria
Kordoba Oso Ona Onargarriak Ona
Granada Oso Ona Onak Ona
Madril Oso Ona Oso Onak Ona
Malaga Oso Ona Onargarriak Onargarria
Murtzia Ona Onak Ona
Oviedo Oso Ona Onak Onargarria
Iruñea Ona Hala-holakoak Hala-holakoa
Donostia Oso Ona Onak Ona
Sevilla Ona Hala-holakoak Onargarria
Valentzia Oso Ona Onak Onargarria
Valladolid Ona Onak Onargarria
Gasteiz Oso Ona Oso Onak Ona
Zaragoza Onargarria Onka Hala-holakoa
Batez besteko emaitza Oso Ona Onak Onargarria

1. Zerbitzuak: bibliotekek erabiltzaileari zer aukera eskaintzen dizkioten aztertu dugu: mailegu mota, katalogo-ordenagailuak, taldeentzako aretoak, bideotekak, fonotekak, Interneterako sarbidea, fotokopiagailuak, armairutxoak, paperezko materiala eta ikus-entzunezkoa, eta abar.

2. Informazioa eta erabiltzaileenganako arreta: kartelek, informazio panelek eta iragarki taulek zer informazio ematen duten aztertu dugu (bibliotekak eskaintzen dituen aukerei buruz zer esaten duten, hain zuzen). Gainera, langileek zer tratu eman diguten ere aztertu dugu.

3. Segurtasuna: zer-nolako segurtasun sistemak dituzten aztertu dugu (larrialdi irteerak, su-itzalgailuak, kamerak, zaindariak, eta abar)

4. Garbitasuna eta mantentze-lanak: biblioteka kanpoaldea eta barrualdea zein egoeratan dauden aztertu dugu, eta zerbitzuek nola funtzionatzen duten ere bai (bideoak ikusteko eta soinu artxiboak entzuteko guneek, katalogo-ordenagailuek, eta abar).

5. Irispideak: bibliotekak ezinduentzat egokituta ote dauden aztertu dugu (aldapatxoak badituzten, komun egokituak, braillez idatzitako kartelak, eta abar).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto