Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan: Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak

Segurtasuna eta digitalizazioa

Segurtasuna hobetu liteke

  Lburutegia dagoen eraikinak segurtasun sistema egokiak eduki behar ditu erabiltzaileak babesteko, halaxe agintzen du legeak. Gehienek, ordea, gabeziaren bat edo beste daukate. Biblioteken % 75etan, ez dugu ikusi segurtasun kamerarik eraikin barruan, eta ia % 70etan, kanpoan ere ez. Segurtasun zaindariak % 28tan soilik ikusi ditugu sarbideak zaintzen, eta lau bibliotekatatik batek ez du eduki larrialdi irteerarik. Halako irteerak ageri dituztenen ia erdiek, gainera, itxita eduki dituzte (oztoporik ez dute izan, hala ere). Alde onak nabarmentzen hasita, honako hauek egin litezke: % 90ek larrialdiko argiak dauzkate, eta gela guztietan su-itzalgailuak. Hala eta guztiz ere, suaren aurkako aterik ez daukate askok (% 76k), suteetarako hargunerik ere ez (% 70ek) eta ur ihinztagailurik ere ez dugu ikusi % 62tan, hodi malgurik ere ez % 36tan eta su detektatzaileak ere falta izan dituzte % 18k.

Guk bisitatu ditugun ehun biblioteketatik, hiri hauetakoak soilik egoten dira irekita goiz eta arratsalde etenik gabe, asteko bost egunetan: Cadiz, A Coruña, Kordoba eta Madril. Banan-banan aztertuta, honako egoerak ikusi ditugu: Bartzelonan, unibertsitate-biblioteka batek astean 87 ordu egiten ditu irekita, eta Valladolideko udal biblioteka batek, berriz, 12 ordu baino ez astelehenetik igandera, eta Donostiako beste batek, astean 15 ordu. Bartzelonan aurkitu dugun unibertsitate-biblioteka hori 08:30ean irekitzen dute, eta goizaldeko 01:00ean itxi (gainerako gehien-gehienak 19:00en eta 22:00en artean ixten dituzte). 37 liburutegi itxita egoten dira larunbatetan, eta bakarra ireki igandeetan.

Liburutegi digitalak

  Informazioaren teknologiak bete-betean sartu dira jende askoren bizimoduan, eta bibliotekek ere ezin diote horri ihes egin. Urte batzuetatik hona, hainbat erakunde (hezkuntza arlokoak, publikoek eta pribatuak) lanean ari dira paperean argitaratu diren hainbat obra, artikulu eta argitalpen formatu digitaletan ere jartzeko. Biblioteka digitalen proiektuei esker, besteak beste, jakinduria orokortu ahal izango dela uste da. 2007. urtetik aurrera, adibidez, doan kontsultatu daitezke Internet bidez Espainiako legeria historikoaren funts guztiak, 1810eko Cadizko Gorteetatik hasita (Espainiako Diputatuen Kongresuan daude gordeak). Modu horretan, jendearen eskura daude eta, aldi berean, ongi zaindu eta babestuak, eta inork ezingo ditu fisikoki manipulatu dokumentu baliotsu horiek. Baina jakinduria eta teknologia berriak lotzeko asmoa ez da horretara mugatzen, ezta gutxiago ere. Europako Batasuna biblioteka digital bat eratu nahian ari da, eta asmoa zera da, 2010. urterako sei milioi liburu jartzea herritar guztien eskura.

UNESCO erakundea ere antzeko proiektua gauzatzeko bidean ari da 2006. urteaz geroztik: Munduko Biblioteka Digitala edo antzeko zerbait egin nahi dute. Asmoa da biltegi handi bat sortzea Interneten, libre eta doakoa, eta han biltzea hainbat hizkuntzatan dauden kultur material "ohiko eta bakanak". Biblioteka publikoen kudeaketan eta funtzionamenduan aspaldi samar sartu ziren teknologia berriak, eta horren ondotik, digitalizazioaren fenomenoa iritsi da berriki, eta poliki-poliki aurrera doa. Horixe erakusten du Germán Sánchez Rupérez Fundazioaren txosten batek (Biblioteka Publikoak Espainian. 2001-2005 dinamikak). Duela lau urte, bi biblioteka publikotatik bakarrak erabiltzen zuen tresna hori bibliografia funtsak katalogatzeko; % 37k soilik zeukaten katalogo automatizatua eta web formatuan eskuragarri jarria, eta beste hainbestetan, erabiltzaileek ez zeukaten Interneterako sarbiderik, bibliotekek ez baitzuten eskaintzen zerbitzu hori.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto