Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan: Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak

  Teknologia berriak hedatu ahala, liburutegi publikoen izaera aldatuz joan da; liburuak begiratzeko, gordetzeko eta hartzeko leku izan dira betidanik, eta orain, horri utzi gabe, bestetarako leku ere bihurtu dira: fonoteka, bideoteka, ordenagailu gela, wifi bidezko konexio gunea... Erabiltzaileek hala eskatu dutelako moldatu behar izan dute beren jarduera, baina, hala ere, alde handiak daude liburutegi batzuetatik besteetara. Halaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k egin duen azterketak (100 biblioteka bisitatu ditugu, Espainiako 18 hiriburutakoak). Hamarretatik hiruk soilik dauzkate ikasketa gelak taldeentzat, % 15ek ez dauzkate wifi guneak, eta 22 liburutegitan soilik aurkitu ditugu gauzak uzteko armairutxoak doan.

  Gainera, % 40k ez daukate gunerik bideo artxiboak edo soinu artxiboak ikusteko. Gabezia horien ondoan, ordea, badituzte alderdi oso ongi zainduak ere: informazio eta arreta ona eskaintzen dute (bibliotekako gelak eta aretoak non dauden eta nola aurki litezkeen adierazten duten kartelak bista-bistan egon dira % 87tan), irispide egokiak dituzte guztientzat, eta oso txukun eta garbi daude (% 90etan egoera onean eta apaletan ordenatuta aurkitu ditugu mailegatzeko eta kontsultatzeko materialak).

  CONSUMER EROSKI-ko teknikariak bibliotekaz biblioteka ibili dira abendu erdialdean; unibertsitate-bibliotekak aztertu dituzte (17), Estatuaren Biblioteka Publikoak (14) eta udal edo eskualde bibliotekak ere bai (69). Honako hiriburu hauetan egin dute azterketa: Bartzelona, Madril, Murtzia, Bilbo, Malaga, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Alacant, Iruñea, Donostia, Gasteiz, A Coruña, Kordoba, Valladolid, Cadiz, Granada eta Oviedo. Proba guztiak egin ondoren, lau liburutegitatik batek ez du gainditu CONSUMER EROSKI-k jarri dien azterketa. Batetik, biblioteka-egoitza guztiak zorrotz aztertu dituzte gure teknikariek, eta arretaz zaindu dute bakoitzak zer informazio eta zerbi-tzu eskaintzen dituen, zein irispide dauzkan, zer-nolako segurtasuna duten eta nola zainduta eta garbituta dauden. Bestetik, liburutegiko txartela egiteko zer egin behar den galdetu dute, eta mailegu eta kontsulta sistemak nola funtzionatzen duen ere bai. Liburutegiek eskaintzen duten zerbitzua, oro har, 'onargarria' iruditu zaie gure teknikariei. Emaitza horixe lortu dute zerbi-tzuen eta segurtasunaren arloan ere. Informazioak eta irispideek emaitza 'ona' lortu dute, eta garbitasunak eta mantentze-lanek, berriz, 'oso ona'. Hiriak banan-banan hartuta, Bilbokoek lortu dute emaitzarik onena ('oso ona'), eta atzetik etorri zaizkie beste hiri hauetakoak (emaitza 'ona' izan dute): A Coruña, Bartzelona, Kordoba, Granada, Madril, Murtzia, Donostia eta Gasteiz. Beste batzuk maila 'onargarrian' geratu dira (Cadiz, Malaga, Oviedo, Sevilla, Valentzia eta Valladolid), eta, azkenik, beste zenbaitek ez dute gainditu proba ('hala-holako' emai-tza lortu dute): Alacant, Iruñea eta Zaragoza.

Liburuak kontsultatzeko eta mailegatzeko leku izan zirenak, denborarekin, informazio zentro, kultura gune eta heziketa eremu bihurtu dira, eta hainbat bitarteko eskaintzen dituzte horretarako: automailegu zerbi-tzuak, erakusketa aretoak eta Interneteko bilaketak egiteko tresnak. Gabeziak, hala ere, nabarmenak dira oraindik, eta horrexegatik lortu dute liburutegiek, batez beste, hain emaitza apala ('onargarria'). Lautatik batek, izan ere, ez dauka banakako ikasketa gelarik, eta hamarretatik hiruk soilik dauzkate taldeentzako ikasketa gelak. Gainera, biblioteken % 15ek ez daukate wifi gunerik, % 17k ez daukate ordenagailu gelarik Interneterako sarbidearekin, eta % 25ek soilik dauzkate automailegurako lekuak; erabiltzaileek gauzak gordetzeko armairutxoak, berriz, 22 bibliotekatan soilik dira doakoak. Fotokopia zerbitzua hirutatik batean soilik dago. Bideo eta soinu artxiboak ikusteko guneak ere eskas samar aurkitu ditugu (% 40k ez dauzkate). Bideoteka, fonoteka eta hemeroteka zerbitzuak, aldiz, hamarretatik zortzitan badaude.

Biblioteken zeregin nagusietakoa argitalpenak maileguan uztea da. Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da Bibliotekatik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute). Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an.

Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da liburutegitik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan eta Bilbon aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute; Bilboko guztiek, aldiz, bi egunez baino ez). Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an. Erabiltzaileak nahi duen liburua bibliotekan ez badago, biblioteka-arteko mailegu zerbitzua eskaintzen dute hamarretatik zortzik (Madrilgo eta Iruñeko gehienek ez daukate halakorik). Alacanten, Bartzelonan, Cadizen, Malagan eta Gasteizen, materiala batetik bestera eramatea soilik ordaindu behar izaten da 14 bibliotekatan (euro 1 eta 23 artean kostatzen da).

Autonomia erkidego bakoitzean ofizial diren hizkuntzetakoak ez ezik, beste hainbat hizkuntzatako liburuak ere gero eta gehiago eskatzen dituzte erabil-tzaileek. Biblioteken % 92k eskaintzen dute aukera hori, nahiz eta kopurua eta ugaritasuna asko aldatzen den batzuetatik besteetara. Eskaintzarik osatuena hiriburu hauetan aurkitu dugu: Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Donostia, Gasteiz, A Coruña eta Granada. Ingelesezko eta frantsesezko liburuak aurki litezke gehien, eta alemanez, italieraz eta portugesez argitaratuak ere badira. Zenbaitetan ikusi ditugu liburuak arabiera, txinera, errusiera, errumaniera eta japonieraz.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto