Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gaixotasunak, botikak eta errepidea: ezin dira hirurak auto berean eraman

Seguru gidatu nahi duenak jakin behar du gaixotasunak zein sintoma dituen eta zein tratamendu eman behar zaion; gauza guztien gainetik, osasun langileek esandakoari jaramon egin behar dio, eta autoa ez hartzeko gomendatu badiote, kasu egitea komeni da

  Atea ireki, giltza sartu, ispiluak egokitu eta autoa abian jarri. Horixe egiten dute milioika lagunek egunero-egunero, han eta hemen, ia modu automatikoan. Autoaren giltza ez ahaztea izaten da askoren kezka bakarra, eta ez dira jabetzen zer arrisku duen errepideak. Bizia joan ohi da gurpil gainean, gurea eta besteena, eta tentu handiz zaindu behar dira zenbait alderdi. Adibidez, botikaren bat hartzea oso kaltegarria izan daiteke gidatu behar duenarentzat, edo diabetiko batentzat oso arriskutsua izan daiteke gosaldu gabe goizen errepidera irtetea.

Autoa hartu eta gidatzen dugunean, gure zentzumenek, ezagutzak eta alderdi motorrak bat eginda joan behar dute, nahiz eta gidari askok ez dioten garrantzirik ematen horri (zenbatentzat, autoak soilik du motorra...). Osasun gorabehera batzuek, ordea, asko gutxitu dezakete gidariaren gaitasuna, eta horrek areagotu egiten du istripuren bat izateko arriskua. Batik bat, prozesu akutu eta kronikoekin gertatzen da hori. Zentro Mediku Psikoteknikoen Espainiako Elkarteak (ASECEMP) egin dituen ikerketek erakusten dutenez, urtean 37.000 pertsona geratzen dira gidabaimena atera gabe osasun arazoen eraginez (azterketak egiten dituztenen % 0,94).

Gaixotasun kronikoen artean, akutu bihurtzen direnek murrizten dute gehien gidatzeko gaitasuna, edo pertsona hondatzera iristen direnek. Europan abian jarri duten proiektu batek erakutsi du, INMORTAL proiektuak, hain zuzen (Norvegiako Ekonomia eta Garraio institutuak eraman du aurrera), nahasmendu neurologikoak eta buru gaixotasunak direla istripu-eragilerik handienak. Horien ondotik datoz, hurrenkera horretan, botikak eta diabetesa. Honako gaitz hauek, berriz, eragin gutxixeago dute: gaixotasun kardiobaskularrak, sistema lokomotorreko arazoak eta artritisa, entzumen arazoak eta eritasun oftalmologikoak.

Botiken nahi gabeko kalteak

Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak eman dituen datuen arabera, gidarien % 77k estres egoeran gidatzen dute, eta % 22k, berriz, depresio egoeran (ideia suizidak izateko arriskua sortzen du gaitz horrek, eta istripu larrien % 2,6tan izaten du eragina). Gaitzak bezala, horiek tratatzeko botikak ere ez dira arriskurik gabeak errepidera irten behar duenarentzat. Eta ez gidari gutxik hartzen dituzte halakoak: % 15ek onartzen dute botikak hartzen dituztela depresioari, nerbio tentsioari edo lo-galtzeei aurre egiteko, edo erlaxatzeko edo lo egiteko. Batzuek besteek baino gehiago, baina botikek beti izaten dituzte nahi gabeko ondorioak, era askotakoak, gainera: gerta daiteke zorabiatzea, logalea sartzea, burua nahastea, haserretzea, urduri jartzea, muskulu espasmoak izatea, lanbrotuta ikustea, arreta galtzea, konortea galtzea, nekezago erreakzionatzea...

Botika batzuek moteldu egiten dute nerbio sistema zentrala, beste batzuek nahi gabeko ondorio gogor samarrak ekartzen dituzte, eta beste zenbait oso kaltegarri bihur daitezke beste substantzia batzuekin nahasiz gero (alkoholarekin, adibidez); hori dela eta, auto bat seguru gidatzeko gaitasuna gehien murrizten duten faktoreetako bat dira. Familia eta Erkidego Medikuntzaren Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera, gidarien % 30entzat ohikoa da botikaren bat hartzea, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak dioenez, auto istripuan hiltzen direnen % 5-10ek botika psikoaktiboren bat hartu izaten dute.

Baina larriena zera da: askotan eta askotan, gaixoak ez du jakiten hartu duen botikak nolako eragina egingo dion autoa gidatzeko orduan. Osasun langileek informaziorik eman ez dietelako, edo botika bere kabuz hartu duelako (hori egiteko ohitura dute herritarren % 25-30ek), prospektua irakurtzeko lanik hartu gabe; bategatik edo besteagatik dela, lau gidaritatik hiruk autoa hartzen dute, zer ondorio izan ditzakeen jakin gabe.

Gidatzeko gaitasunari eragin diezaioketen botikak

 

  • Analgesiko opiazeoak. Logalea, sedazioa, nahasialdia, bertigoa, etab.
  • Depresioaren aurkakoak. logalea, ikusmen lanbrotua, etab.
  • Diabetesaren aurkakoak. Hipogluzemia.
  • Epilepsiaren aurkakoa. Logalea, zorabioa, ikusmen nahasmenduak, gaitasun psikomotorra gutxitzea.
  • Antihistaminikoak. Sedazioa, logalea, ikusmen lanbrotua, nahasmendu psikomotorrak.
  • Hantura kontrako ez-esteroideoak. Logalea eta zorabioa.
  • Ansiolitikoak. Logalea, zorabioa, kontzentrazioa gutxitzea.
  • Benzodiazepinak. Logalea, sedazioa, erreakzio-denbora handitzea, muskulu ahultasuna.
  • Beta-blokeatzaileak. Logalea, bertigoa, akidura, kontzentrazioa gutxitzea.
  • Bupropiona. Loezina, zorabioa, dardara.
  • Bizkorgarri zentralak. Kitzikadura, euforia, loezina, urduritasuna.
  • Neuroleptikoak. Logalea, geldotasuna, nahasialdia, ikusmen nahasmenduak, aztoramena.
  • Muskulu-erlaxatzaileak. Logalea, bertigoa, zorabioa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto