Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hegazkin konpainia salatu du hegaldia atzeratu delako

 Bidaiari batek salaketa jarri zuen hegazkin konpainiaren aurka, hegaldia atzeratu zelako, eta 385 euroko ordaina eskatu zion (billeteak balio zuenaren erdia eta 300 euro gehiago kalte moralengatik). Konpainia ez zen aurkeztu epaiketa saiora, eta auziari ihes egin ziola erabaki zuen epaileak. Azkenik, bezeroari eman zion arrazoia. Europan bada legedi bat hegaldiekin sortzen diren gorabeherak arautzeko (hegaldiak bertan behera geratu direla, atzerapenak sortu direla, overbooking-ak gertatu direla...), eta legedi horrek ez du esaten hegaldi bat atzeratzeagatik kalte-ordaina ordaindu behar dela, baina Oviedoko 1. Merkataritza Epaitegiaren iritziz, horrek ez du esan nahi aukera hori kanpo geratzen denik, garraio kontratuak behartu egiten baitu garraiolaria aurreikusitako ordutegia betetzera, non eta ez den ezinbestean atzeratu. Bezeroak eskatu zuen kalte-ordaina egoki jo zuen epaileak, jasan behar izan zituen gorabeheren neurrikoa (2007ko abenduaren 10eko epaia da); gainera, konpainia epaiketa saiora agertu ez zenez bere arrazoiak ematera eta gertaera hari zenbateko kalte-ordaina zegokion eztabaidatzera, salaketa ontzat jo, eta bezeroak eskatzen zuen kopurua ordaintzera zigortu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du