Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

3.000 euroko ordaina eskatu du erori eta ebaki bat egin duelako erakustaltzari batekin

 Bezero bat kokoriko jarrita ari zen bainujantziei begira merkataritza saltoki batean; zutik jartzen hasi eta oreka galdu zuen, eta erakustaltzariaren gainera jausi zen. Kolpeak zauria egin zion eskuineko besoan, eta 15 egun behar izan zituen osatzeko. Saltokiaren aurkako salaketa jarri zuen, eta 3.108 euroko ordaina eskatu zion istripuak eragin zizkion kalte-galerengatik (egun batzuetako ezina eta zauriaren arrastoa); halaber, aurreikuspen eskasarekin jokatzea ere egotzi zion, esekitokiei euskarri desegokiak jartzeagatik (ebakiak egiteko modukoak, alegia). Saltokiak, ordea, ez zion ordainik eman, eta adierazi zuen esekitokiek ez zeukatela ez punta zorrotzik, ez inori ebakirik egiteko moduko ertz edo angelurik, eta istripu hura gertatu ondoren ez zutela gabeziarik aurkitu inguru hartan. Eta, gainera, bezeroa ez omen zen gai izan gabezia horiek non zeuden frogatzeko. Argudio horiek guztiak entzunda, epaia eman zuen Valentziako Probintzia Epaitegiak, 2008ko urtarrilaren 18an. Haren esanetan, arropak erakusteko eta saltzeko erabiltzen diren sistemek kalteren bat sortzen badiete bezeroei, saltokiak frogatu behar du hala izan ez dela; bezeroak ez du deus ere frogatu behar. Gertakari hartan, argi geratu zen erakustaltzariaren elementuren batek egin ziola zauria, eta, beraz, kalte-ordaina ematera behar zuen saltokia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto