Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxejabeak higiezin batera baino gehiagotara jo zuen etxea salgai jartzeko, eta inori ez zion esan berari bakarrik zegokiola etxea saltzea, eta ez beste inori. Etxea saldu ondoren, higiezin enpresetako batek salaketa jarri zuen eroslearen aurka, eta bitartekari lanean eman zion zerbitzua ordain ziezaiola eskatu zion. Bezeroak, ordea, uko egin zion ordaintzeari; hark onartzen zuen higiezin horren bitartez ikusi zuela etxea, baina ez zien haiei erosi, etxe hura salgai zeukan beste agentzia bati baizik, eta, gainera, haren ustez, ez dagokio bezeroari zerbitzu horiek ordaintzea. Guadalajarako Probintzia Auzitegira iritsi zen auzia, eta epaileak erosleari eman zion arrazoia, bitartekaritza akordioak saltzailea eta higiezin enpresa lotzen baititu; eroslea ez du ezertara behartzen akordio horrek, nahiz eta informazio eta salmenta agiri bat sinatu etxea ikustera joan zenean, non esaten den erosleak ez duela salerosketa harremanik egingo beste ezein enpresarekin. 2007ko abenduaren 7koa da epaia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa