Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxejabe elkarte batek kuotak ordaintzeko modua aldatu nahi du, baina kaltetuek ez diete aukerarik ematen, ez baitira batzarretan izaten

Orain dela egun batzuk osatu dugu gure eraikineko etxejabeen elkartea. Lehen batzarrean, guztiek ordaindu beharreko kuoten atalera iritsi ginenean, lehendakariak jakinarazi zigun bizilagun bakoitzaren jabetza tituluak zehazten duen parte-hartze koefizientearen araberakoak direla. Zenbait etxejabek eskatu dugu irizpide hori aldatu eta beste bat jarri behar litzatekeela, eta gure arrazoiak zein diren esan ondoren, gurekin ados zeudela adierazi zuten han zeuden bizilagun guztiek, baina bi falta ziren, hain zuzen, kuotarik txikienak ordaintzen dituztenak. Zerbait egin ote daiteke?

  Jabetza Horizontalaren Legeak esaten du etxejabe guztiak behartuta daudela dirua jartzera eraikinean sortzen diren gastuei aurre egiteko (txukun edukitzeko, zerbitzuz hornitzeko eta sortzen diren zereginei erantzun ahal izateko), eta norberaren parte-hartze kuotak erabakitzen duela zenbat ordaindu behar duen bakoitzak. Legearen 17. artikuluak argi adierazten du, zenbait araudi onartzeko edo aldatzeko, aho batez onartu behar dutela bizilagun guztiek, eta hori gertatzen da, adibidez, jabetza horizontala osatzen duten arauekin edo etxejabeen estatutua osatzen dutenekin. Beraz, gastuak ordaintzeko orduan parte-hartze kuotari ematen bazaio lege balioa, hori aldatu ahal izateko eta, adibidez, etxejabe guztiek berdin ordainduko dutela erabaki ahal izateko, aho batez onartu behar du batzarrak. Bigarren batzarra egin ostean, eta parte hartu duten guztiek begi onez ikusi badute gastuak berdin banatzea guztien artean, lehendakariak eta administratzaileak aktan jasoko dute erabaki horren berri, nahiz eta bi etxejabe falta izan. Ondoren, etorri ez direnei eman beharko diete aktaren berri.

Batzarrean parte hartu ez duten etxejabeek, akta jasotzen duten egunetik hasita, hogeita hamar laneguneko epea dute Batzarreko idazkariari jakinarazteko, edo presidenteari eta administratzaileari bestela, ez daudela ados erabakiarekin. Epe hori igaro eta ez badute ezertxo ere jakinarazi, haien botoak erabakiaren aldekotzat joko dira, eta gastuak berdin ordaintzeko erabakiak lege balioa izan du. Baina epe barruan jakinaraziko balute ez daudela ados, lege ikuspuntutik onartu beharko litzateke ez dela izan aho batez hartutako erabakia, eta, ondorioz, ez luke baliorik edukiko. Eta epaitegietara jota ere, oso aukera gutxi izango lituzke aurrea ateratzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto