Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Toki ezin seguruagoa izan behar du logelak haurrarentzat, huraxe baitu bere txoko kuttuna, eta hantxe ematen baititu ordu luzeak lotan eta jolasean. Baina arriskua beti dago hor, eta nahikoa da une batez deskuidatzea istripu bat gertatzeko. Espainian, ordubete bakoitzeko, hogeita hamar istripu izaten dituzte haurrek etxean daudela, horietako % 95 saihesteko modukoak, oinarri-oinarrizko neurri batzuk hartuz gero. Haurrek inon ez dute ikusten arriskurik, eta gurasoen ardura da haurrek erabiltzen dituzten txokoak, kuttunak ez ezik, seguruak ere izatea.
Lehen hilabeteetan kapazu edo antzeko batean lo egiten badu, hondoak zurruna eta laua izan behar du, ertzak altuak eta bigungarridunak, eta, ahal dela, kotoizkoak. Espainian 30 istripu dituzte haurrek etxean ordu bete bakoitzeko eta gehienak oinarrizko neurriekin saihes daitezke
Paretan jartzeko berogailua badugu haurraren gelan, altzariren batekin tapatzea komeni da, haurra ez dadin erre harekin jolasten hasten denean. Bestelako berogailuren bat badugu, ongi babestuta eduki behar dugu, haurra ez dadin hara iritsi eta ez dezan sartu su har dezakeen ezer. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa