Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

160 aparkaleku publiko aztertu ditugu Espainiako 18 hiriburutan, ordaindu eta txandaka erabiltzekoak: Autoa ordubetez uztea % 33 garestitu da lau urtetik hona

KPI metatuak (% 14,1) baino igoera handiagoa izan du aparkalekuen prezioak. Bostetik batek ez du gainditu azterketa, gabeziak agertu baititu zerbitzuen, informazioaren eta segurtasunaren arloetan

Ez dute errespetatzen oinezkoen segurtasuna eta emaitzak konparatzeko taula

Aztertu ditugun hamar aparkalekutatik zortzitan, ez dugu ikusi inolako bide babesturik oinezkoentzat, % 60k espaloiak dauzkate eta % 56tan, berriz, oso-oso zebra-bide gutxi daude oinezkoentzat. Ordaintzeko makinak, ordea, oso ongi babestuta daude aparkalekuen % 90etan, ibilgailuen bidetik bereizita.

Segurtasun kamerarik ez dugu antzeman aparkalekuen % 20tan, ezta horien berri ematen duen kartelik ere. Sarrera-irteeretan, ordea, ia guztiek badauzkate kamerak. Sistema horien osagarri, segurtasun zaindariak erabiltzen dituzte, baina hamarretatik seitan guk ez dugu inor ikusi. Azkenik, suteen aurkako tresneriari ontzat jotzeko modukoa iruditu zaigu: % 98k su-itzalgailuak dauzkate; lautatik hirutan, badira kea edo sua antzemateko sistemak; % 90etan, hodi malguak dituzte, eta % 78tan, larrialdi argiak.

KONPARAKETAKO TAULA

Txandakako aparkalekuen azken emaitza eta batez bestekoa (CONSUMER EROSKI-ren arabera)
Hiriak Informazioa (1) Zerbitzuak (2) Mantentze-lanak (3)
A Coruña Onargarria Txarra Hala-holakoa
Alacant Onargarria Txarra Onargarria
Almería Txarra Hala-holakoa Onargarria
Bartzelona Onargarria Hala-holakoa Oso onak
Bilbo Hala-holakoa Hala-holakoa Onargarria
Kordoba Txarra Txarra Onargarria
Granada Onargarria Txarra Oso onak
Madril Onargarria Hala-holakoa Onargarria
Txarraaga Onargarria Txarra Oso onak
Murtzia Onargarria Txarra Oso onak
Oviedo Onargarria Txarra Onargarria
Iruñea Onargarria Hala-holakoa Onargarria
Donostia Onargarria Hala-holakoa Oso onak
Sevilla Onargarria Onargarria Oso onak
Valentzia Onargarria Onargarria Oso onak
Valladolid Hala-holakoa Txarra Oso onak
Gasteiz Hala-holakoa Oso txarrak Oso onak
Zaragoza Onargarria Onargarria Oso onak
Batez beste Onargarria Txarra Oso onak
Hiriak Irispideak (4) Segurtasuna (5) Batez besteko emaitza
A Coruña Hala-holakoa Txarra Txarra
Alacant Bien Onargarria Hala-holakoa
Almería Hala-holakoa Hala-holakoa Hala-holakoa
Bartzelona Oso onak Onargarria Onargarria
Bilbo Oso onak Onargarria Onargarria
Kordoba Hala-holakoa Hala-holakoa Txarra
Granada Onargarria Onargarria Onargarria
Madril Onargarria Onargarria Onargarria
Txarraaga Oso onak Onargarria Onargarria
Murtzia Oso onak Onargarria Onargarria
Oviedo Onargarria Onargarria Onargarria
Iruñea Hala-holakoa Onargarria Hala-holakoa
Donostia Onargarria Onargarria Onargarria
Sevilla Oso onak Hala-holakoa Onargarria
Valentzia Oso onak Onargarria Onargarria
Valladolid Onargarria Onargarria Onargarria
Gasteiz Onargarria Onargarria Onargarria
Zaragoza Oso onak Onargarria Onargarria
Batez beste Onargarria Onargarria Hala-holakoa

1. Informazioa: aldizkariko teknikariek aztertu dute aparkaleku bakoitzak zer informazio ematen duen ordutegien inguruan, zein seinale dauden ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, zer kartel dituzten, zein sistema teknologiko erabiltzen dituzten gidariak libre dauden tokietarantz bideratzeko, eta abar.

2. Zerbitzuak: kontuan hartu dugu zer eta zenbat eskaintzen dioten bezeroari: esku telefonoarentzako estaldura, ordaintzeko makinak, komunak, funtzionamendu ordutegiak, eta abar.

3. Mantentze-lanak: instalazioak nola zainduta dauden aztertu dugu, eta garbi eta txukun ote dauden.

4. Irispideak: aparkalekuak eta zerbitzu osagarriak ezinduentzat egokituta dauden aztertu dugu, eta aparkalekuak nahiko leku eskaintzen ote duen maniobrak-eta egiteko.

5. Segurtasuna: zein segurtasun sistema dituzten ikuskatu dugu (larrialdi irteerak, suteen aurkako sistemak, eta abar).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du