Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

160 aparkaleku publiko aztertu ditugu Espainiako 18 hiriburutan, ordaindu eta txandaka erabiltzekoak: Autoa ordubetez uztea % 33 garestitu da lau urtetik hona

KPI metatuak (% 14,1) baino igoera handiagoa izan du aparkalekuen prezioak. Bostetik batek ez du gainditu azterketa, gabeziak agertu baititu zerbitzuen, informazioaren eta segurtasunaren arloetan

  Gutxi hornitu eta prezioak handitu. Horixe gertatu da aparkaleku publikoetan. Gabezia nabarmenak dituzte zerbitzuen, informazioaren eta segurtasunaren arloetan, baina erreparo handirik gabe igo dituzte tasak. Duela lau urtetik hona, esaterako, % 33 garestiago da autoa ordubetez edukitzea; batez beste, KPI halako bi garestitu dira aparkalekuetako prezioak (lau urteko epean, % 14,1 egin du gora KPIk). Datu horiek eman ditu CONSUMER EROSKI-ren azterketak; 160 aparkaleku publiko aztertu ditugu Espainiako 18 hiriburutan; guztiak ordaindu beharrekoak izan dira, txandaka erabiltzen diren horietakoak, ez inguruan bizi direnek edo abonodunek soilik baliatzen dituztenak.

Gure aldizkariko teknikariak honako hiriburu hauetako aparkalekuetara joan dira, beste edozein bezero bezala, autoa uztera: A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Aparkaleku guztien % 75 hiriburu erdigunekoak izan dira, eta ia % 80 lurpekoak (solairu bat baino gehiagorekin). Hiru lanegun (astelehena, asteartea eta ostirala) eta larunbata hartu ditugu proba egiteko; zirkulazio handirik izaten ez den ordu bat hautatu dugu (10:00ak) eta zirkulazio handia izaten den hiru ordu (13:30, 18:00ak eta 20:00ak). Teknikari bakoitzak, gutxi gorabehera, 60 minutuz utzi du autoa aparkalekuan, eta honako alderdi hauek aztertu ditu: erabiltzaileari aski informazio ematen dioten, segurtasun arauak eta irispideei dagozkienak betetzen diren, eta instalazioak ongi zainduta dauden. Informazio horren osagarri, prezioak ere aztertu ditugu.

Bost aparkalekutatik batek ez du gainditu gure azterketa, eta aparkaleku guztiak aintzat hartuta, nahiko emaitza apala lortu dute, batez beste: 'hala-holakoa'. 2005. urtean ere egin genuen antzeko azterketa bat, eta ordutik hona, hala ere, hobetu egin dira emaitzak: garai hartan, % 40 geratu ziren azterketa gainditu gabe, eta egun % 20 geratu dira; batez besteko emaitza, berriz, 'txarra' izan zen orduan, eta zertxobait hobea orain ('hala-holakoa'). Hoberantz egin badute ere, ez da nahikoa, inondik ere. Gabeziarik handienak zerbitzuen arloan antzeman ditugu (emaitza 'txarra' lortu dute, orain lau urte bezalaxe). Informazioaren eta segurtasunaren arloek gainditu dute azterketa, baina justu-justuan ('onargarriak' baino ez dira). Emaitzarik onenak garbitasunaren arloan lortu dituzte aparkalekuek 'oso ona' (orain lau urte 'onargarria' baino ez zen); irispideetan ere nahiko ongi atera dira, eta emaitza 'ona' izan dute ('onargarria' zen 2005ean).

Etekin onak ematen dituzte

2007. urteko irailaren 1az geroztik, minutu bakoitza kobratu behar dute aparkaleku guztiek, bai publikoek eta bai pribatuek, eta ezin dute, garai batean bezala, prezioa biribildu (beti gorantz egiten zuten, gainera). Lege berriak gauza batzuk eragotzi ditu, baina prezioak berdin-berdin igo dira, eta bikoiztu ere bai zenbat aparkalekutan; beste zenbaitek, berriz, urrezko minutua izeneko sistema erabiltzen dute: lehen minutua besteak baino garestiagoa izaten da. Horixe gertatzen da, adibidez, Gasteizko aparkalekuetan (batez beste, 0,50 euro balio du lehen minutuak). Gasteizko aparkalekuen ondotik, Valladolidekoek, Oviedokoek eta Valentziakoek dute lehen minuturik garestiena (0,20, 0,18 eta 0,16 euro balio du, hurrenez hurren). Beste muturrean, A Coruñako eta Alacanteko aparkalekuak daude: bi euro zentimo balio du lehen minutuak.

Autoa ordubetez aparkalekuan uztea, batez beste, ia 2 euro kostatzen da (1,9). 2005. urteko batez bestekoarekin alderatuz gero, nabarmen igo da: euro erdia, hain zuzen (% 33). Hiriz hiri eginez gero alderaketa, honako emaitza hauek ateratzen dira: Bartzelonako aparkalekuak dira garestienak (2,7 euro), eta jarraian datoz Valentziakoak (2,5 euro), Madrilgoak (2,2 euro) eta Bilbokoak (2,2 euro horiek ere). Merkeenak, berriz, Alacantekoak eta Almeriakoak dira (euro inguru kostatzen da ordubetez autoa edukitzea). 2005. urtetik hona gehien garestitu diren aparkalekuak hiri hauetan aurkitu ditugu: Gasteiz (0,75 euro igo dira, % 79), Zaragoza (0,80 euro garestiago, % 62), Iruñea (0,72 euro gehiago, % 52) eta Valentzia (0,77 garestitu dira, % 45). Gutxien, berriz, Madrilgoak (0,19 euro, % 9) eta Almeriakoak (0,25 euro, % 26) igo dira.

Madrilen autoa 24 orduz uztea, ordea, orain lau urte halako bi kostatzen da (34,4 euro balio du egun, eta 17,12 euro 2005ean). Bartzelonako eta Donostiako aparkalekuak ere garestienen artean daude, orain lau urte gertatzen zen bezala: 32,4 euro eta 22,7 euro balio du autoa egun osoan uzteak.

Egun osoko kuotarik merkeenak, batez beste, Alacanteko aparkalekuek (10,9 euro) eta Oviedokoek dauzkate (12,8 euro), eta garestienekin alderatuz gero, aldea nabarmena da (erdia balio dute). Lau urte hauetan, autoa egun osoa aparkalekuan edukitzea 5 euro baino gutxixeago garestitu da, batez beste: 15,26 euro balio zuen 2005ean, eta 20 euro baino gehixeago balio du orain. Autoa ordubetez aparkalekuan edukitzeagatik ordaindu behar dena ere kopuru horixe igo da, gutxi gorabehera.

Ordua ordaintzeaz gain, zenbait aparkalekutan sartze-tasa ere ordaindu behar izaten da. Iruñeko aparkalekuen erdiek, adibidez, gehigarri hori daukate (0,05 eta 0,25 euro artean kostatzen da), eta Valladoliden aztertu ditugun zortzi aparkalekuetako seik ere bai (batez beste, 0,14 euro kobratzen dute aparkalekura sartzea). Oviedoko aparkaleku guztietan, berriz, eta Alacanten zortzitik seitan, 5 eta 20 zentimo artean kobratzen dute aparkalekura sartu eta autoa utzi gabe aterata ere.

Hiru aparkalekutatik ia batean, eguneko tarifa handiena ordainarazten diote txartela galtzen duen erabiltzaileari. Halako gehiegikeria gerta ez dadin, matrikulak identifikatzeko kamerak jarri behar lituzkete, auto bakoitzak egin duen denbora begiratu eta horren arabera kobratzeko. Bartzelona, Granada eta Iruñeko aparkalekuek, badute sistema hori.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto