Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

7 txorrota termostatiko, dutxa eta bainukoak: Dutxako eta bainuko txorrotetatik, batek soilik ematen du arauak agintzen duen adina ur

Ur-ihesik ez daukate txorrota termostatikoek, eta ongi erantzun diete presio eta tenperatura aldaketei. Garestienak bezain ongi funtzionatu du guztietan merkeenak, eta erdia ere ez du balio

7 txorrotak banan-banan

Argo 54.28.CDR

 
  • Prezioa: 95,45 euro
  • Kalitatea, oro har: Oso ona

Kalitate-prezioak aintzat hartuta, hauxe da onena

Guztietan merkeena da, bainatzeko eta dutxatzeko emari handiena eskaintzen du, eta tenperaturari ongien eusten dionetakoa da beste txorrota bat irekitzean. Etiketa gaizki emana du, ez baitu jartzen ekoizlearen helbiderik.

Roca Prada T

 
  • Prezioa: 152,84 euro
  • Kalitatea, oro har: Bikaina

Erdi pareko prezioa du. Txorrota guztien artean, honek eutsi dio ongien tenperaturari beste txorrota bat ireki dugunean edo galdara gelditu denean. Legeak agintzen duen bermeaz gain (bi urtekoa izan behar du), beste hiru urteko bermea eskaintzen du aukeran.

Forma Niza

 
  • Prezioa: 133, 45 euro
  • Kalitatea, oro har: Oso ona

Bi txorrota daude hau baino merkeagoak, eta dutxa hartzeko, honek dauka emaririk handiena. Etiketa gaizki emana du, ez baitu jartzen ekoizlearen helbiderik.

Tres Club-Tres

 
  • Prezioa: 203,53 euro
  • Kalitatea, oro har: Oso ona

Txorrotarik garestienetakoa da. Proba guztiak gainditu ditu, eta legeak agintzen duen bermeaz gain (bi urtekoa izan behar du), beste hiru urteko bermea eskaintzen du aukeran.

Tebisa Ente

 
  • Prezioa: 142,33 euro
  • Kalitatea, oro har: Oso ona

Erdi pareko prezioa dauka, eta honek ematen du erantzunik kaskarrena beste txorrota bat irekitzen denean.

Rousseau Caress

 
  • Prezioa: 99 euro
  • Kalitatea, oro har: Ona

Txorrotarik merkeenetakoa da. Zahartze proba egin dugunean, honi soilik agertu zaizkio burbuilak gainazalean. Legeak agintzen duen bermeaz gain (bi urtekoa izan behar du), beste hiru urteko bermea eskaintzen du aukeran, baina inon ez da ageri ekoizlearen helbiderik (arauak dio agertu behar duela informazio hori). Hortaz, ez da erraza hiru urteko berme gehigarria lortzea.

Grohe Precision Comfort

 
  • Prezioa: 243,99 euro
  • Kalitatea, oro har: Oso ona

Hau da garestiena, eta ur hotza moztu dugunean, honek lortu du emaitzarik onena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du