Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasun arretak sortzen dituen Aurkako Eraginak (AE): Osasun etxean 'gaixotzeko' arriskua

Gaixoen % 10i Aurkako Eraginen bat sortzen zaie ospitaleetan eman dieten arretaren ondorioz

  Lanbide askotan izaten dira arriskuak, kezkak eta ziurtasun falta, baita ere gutxien uste den tokian, ospitale edo osasun etxe batean, adibidez. Aurkako Eraginak deitzen zaie, eta osasunaren esparruan maiz gertatzen dira. Aurrerapen teknikoek berekin ekarri duten gaitza omen dira, diagnostiko eta tratamendu metodo berriek ezinbestean ezartzen duten bidesaria. Horixe uste izan da hamarkada luzeetan, eta horretara etsi izan dute denek. Hainbat herrialdetan, ordea, lanean hasi dira (Espainian ere bai); Aurkako Eraginen inguruan argitaratu diren azterketak aintzat hartuta, horiei aurre hartzeko estrategiak lantzen hasi dira, gaixoen bizitza-kalitatean eta osasun sistemetan uzten dituzten ondorioak gutxitzeko.

Arrisku asko eta askotarikoak izaten dira osasun zerbitzuetan Aurkako Eraginak era askotakoak izaten dira: ospitaleetan infekzioa hartzea, anestesiarekin arazoak sortzea, diagnostikoak egiterakoan atzerapen edo hutsegiteak izatea, okerreko botikak ematea, ebakuntza egin eta zerbait gorputz barruan ahaztea, okerreko etzanerak ultzera eragitea, historialak nahastea... Arazo honi lotuta dagoen terminoetako bati iatrogenia esaten zaio; okerreko botikak ematen dizkioten gaixoari agertzen zaizkion ondorio kaltegarriak, alegia. Iatrogenia klinikoa terminoa ere hor dago: diagnostikoa eta prebentzioa egiterakoan, eta irtenbide terapeutikoak ematerakoan sortzen direnak, alegia, eta gehiegizko interbentzionismoak eragiten dituenak ere bai. Iatrogenia soziala, berriz, botikak egunero hartzeak sortzen dituen kaltea da, hau da, botika larregi hartzea. Eta, azkenik, Aurkako Eragin kultural bat ere badago. Gaixotzeko arriskuaren aurrean, norberak badauka bere erantzukizuna, eta horri uko egiteko joera adierazten du kontzeptu horrek, utzikeria hori.

Osasun arloak sortzen dituen Aurkako Eraginez hitz egiterakoan, beti esaten da gaixotasunak berak ere ekar ditzakeela arrisku batzuk berekin, gaixoaren adinak ere izan dezakeela eragina, komorbilitateak ere bai (aldi berean gaixotasun bat baino gehiago pairatzea da, elkarrekin zerikusirik gabeak), eta maila sozialak eta heziketak ere berdin. Egungo gizartean, adineko jendea gero eta gehiago dago, eta, ondorioz, ospitaleetan ere halaxe gertatzen da: 2001. urtean, ospitaleratu zituztenen % 33 ziren 65 urtetik gorakoak, eta 2006an, % 40. Horrez gain, gero eta gehiago, anbulatorioetan artatzen dituzte gaixoak, eta kontrol neurri zorrotzak hartu ezean, arrisku nabarmena dago Aurkako Eraginak maizago agertzeko eta gero eta larriagoak izateko.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan sortu dituzte erakundeak gaixoen segurtasuna hobetzeko, eta estrategiak ere abiarazi dituzte; guztietan garrantzitsuena, aurrez neurriak hartzea. Lan arriskuen eredua osasun sistemara ekartzea. 2007. urtean, gaixoen segurtasunari buruzko nazioarteko konferentzia egin zuten, hirugarrena, eta herrialde askok adierazpen bat sinatu zuten segurtasunaren alde egiteko. Espainian, zehazki, Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Planak biltzen ditu gaixoen segurtasuna hobetzeko estrategiak, eta autonomia erkidegoekin elkarlanean, proiektu batzuk ere jarri dituzte abian, eta jardun-neurri jakinak proposatu dituzte zortzi eremu handitarako:

  • Anestesiak sortzen dituen Aurkako Eraginei aurre hartzeko.
  • Aldakako ebakuntza egin berri zaien gaixoek berriz hausturarik ez izateko.
  • Arrisku egoeran dauden gaixoetan, sabelaldea behar ez bezala zapaldu eta ultzerarik ez sortzeko.
  • Ebakuntza egin dieten gaixoetan, biriketako tronboenbolismoa eta bena tronbosi sakona ez agertzeko
  • Infekzio nosokomialei (ospitale barrukoei) eta kirurgia infekzioei aurre hartzeko.
  • Okerreko botikarik ez emateko.
  • Baimen informatuaren prozedura ezarri eta egoki erabiltzeko, eta gaixoaren azken nahiak hark agindu bezala betetzeko.

Urteetan, hutsegiteren bat edo Aurkako Eraginen bat gertatu izan denean, errudunak bilatu eta zigortzeko joera nagusitu da, baina egun bilatzen dena arriskua identifikatu, aztertu eta ezabatu edo gutxitzea da. Kultura aldaketa handia gertatu da ikuspegi batetik bestera, eta, ondorioz, zaila gertatzen da egun batetik bestera barneratzea. Azterketa epidemiologikoak egitea da lehen urratsa, arazoa zenbatekoa den neurtzeko; ondotik, Aurkako Eragin ohikoenak eta garrantzizkoenak zein diren identifikatzen dira, banan-banan; gero, arriskuak nola kudeatu aztertu behar da; eta, azkenik, gomendio edo agindu egokiak eman.

Gabezia nagusiak

  2005. urteko otsailean, gaixoen segurtasuna eta osasun arriskuen kudeaketa lantzeko ikastaroa eman zuten gai horietan aditu diren gizon-emakumeek, eta orduko hartan, zerrenda bat egin zuten gaixoen segurtasunarentzat lehentasunezko jotzen diren arazoekin. 40 zerrendatu zituzten, eta hauek izan daitezke nabarmenenak:

  • Ez dago kulturarik arriskuak identifikatu, kudeatu eta aurrez neurriak hartzeko.
  • Interes gutxi dago osasun erakunde batek jaso duen informazioa aztertzeko -erreklamazioak edo kexak- eta hortik segurtasuna hobetzeko.
  • Arduradunek proposatzen dituzte gauzak hobetzeko ekimenak, baina ez dute ahaleginik egiten Aurkako Eraginik izan ote dezaketen aztertzeko.
  • Ez dago metodologia zientifikorik eta protokolo finkaturik gaixoaren segurtasuna eta egin dioten analisiaren segurtasuna bermatzeko.
  • Profesionalek ez dute parte hartu nahi izaten gaixoaren segurtasunari buruzko programetan.
  • Gaixoek, familiakoek eta erakundeek desgogora bezala hartzen dituzte arriskuen kudeaketari eta kalitateari dagozkion gaiak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto