Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Salaketa jarri du bere medikuaren aurka, urdaila txikitzerakoan sortu zitzaizkion kalteengatik

  Emakume bati gastroplastia bat egin zioten 2000. urtean (urdaila txikitzeko ebakuntza), eta dena ongi irten zen, itxuraz, argaldu egin baitzen. Baina urtebete igarota, urdailean jarritako grapak askatu zitzaizkion, eta berriz gizendu zen. Hori ikusita, beste gastroplastia bat egin zuen 2002. urtean. Kirurgialariak ez zion deus kobratu ebakuntza egiteagatik, baina ospitaleko gastuak ordaindu behar izan zituen. Ebakuntza horretan, ordea, infekzio bat sortu zitzaion, eta beste ebakuntza bat egin behar izan zioten; ondorioz, orbain handi samarra geratu zaio sabelaldean. Kaltetuak auzitara jo zuen, eta egin zioten kaltearen ordaina eskatu zuen. Bartzelonako Probintzia Auzitegiak erabaki zuen medikuak egoki jokatu zuela, baina, bestalde, adierazi zuen gaixoari ez ziotela behar bezalako informaziorik eman ebakuntza hark izan zitzakeen arriskuen inguruan; 2007ko azaroaren 13ko epaia da, eta nabarmentzen du gaixoak informazio guztia eskura eduki behar duela baimena eman aurretik. 3.087 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen epaileak medikua, gaixoaren ospitaleko gastuak ordaintzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du