Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bigarren eskuko autoa erosi du, eta hiru aldiz matxuratu zaio hurrengo hamabost egunetan

  Bezero batek bigarren eskuko auto bat erosi zuen, 4.507 euro ordainduta, eta autoa egoera onean zegoela zioen kontratua ordaindu zuen. Hamabost egunen buruan, ordea, hiru matxura izan zituen, eta auto-jabeak auzitara jo zuen, kontratua baliorik gabe gera zedila eskatzeko eta dirua itzul ziezaiotela. Epaiketan, erosleak aditu baten txostena aurkeztu zuen, gidagailua oso hondatua zeukala esanaz, motorra aleka hartua, aurreko argietako bat matxuratuta, eta eguzki sabai elektrikoa ere gaizki. Guztia konpontzen hasita, 10.000 euro behar izango zituzkeen. Salaketa horiek entzunda, saltzaileak bere buru zuritu nahi izan zuen: autoa bigarren eskukoa zela nabarmendu zuen, 211.000 kilometro bazituela eginak eta IAT ongi pasatu zuela. Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren ustez, ordea, autoa ez zegoen baldintza onetan errepidean ibili ahal izateko (2007ko abenduaren 18koa da epaia). Horregatik, kontratua baliorik gabe utzi zuen, eta 1.527 euro ordaintzera behartu zuen saltzailea, kopuru horixe gastatu behar izan baitzuen erosleak epaiketan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du