Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraiki gabeko etxebizitza bat erosteko sarrera eman dute, eta urtebete igarota, oraindik ez dira hasi lanean

Duela urtebete, diru bat jarri nuen etxebizitza bat erosteko. Itxuraz, urte hartako abenduan ziren hastekoak. Dokumentu bat ere sinatu nuen, eta han esaten zen diru hori itzuli egingo zigutela etxea eraiki ezean, eta galdu egingo genuela guk atzera eginez gero. Ez da esaten, ordea, noizko emango ziguten etxea, eta oraindik ez dira hasi eraikitzen. Legeak ematen ote du aukerarik kalte-ordainak eskatzeko atzeratzeagatik, edo, bestela, ematen al du modurik jarritako dirua eskuratzeko?

  Aurrekontratuak zehazten du guk erosi dugun etxebizitza zein izango den, zenbat balioko duen eta noiz sinatuko dugun kontratu pribatua: lanak hasteko baimena eman eta hurrengo hamabost egunetan. Kode Zibilaren 1.451 artikuluak hauxe esaten du: "Saltzeko edo erosteko hitza emateak, prezioan adostuz gero, eskubidea ematen die kontratugileei elkarri eskatu ahal izateko kontratua bete dezatela". Auzitegiek esaten dute salerosketa kontratu batek dituen betebeharren parekoak ezartzen dituela aurrekontratu horrek, eta, beraz, erosleak eska dezake etxebizitza sal diezaiotela, behin udal baimen urbanistikoa edo lan baimena eskuratu eta hurrengo hamabost egunetan. Egokiena izango duzu udaletxean galdetzea ea baimen hori eman duten edo ez. Emana badago, buro fax bat bidal diezaiokezu sustatzaileari, eta eska diezaiokezu kontratu pribatua sinatu nahi duzula, edo hori bete ezean jarritako diru itzultzea nahi duzula.

Lanak hasteko baimena oraindik eman ez badute, jakin beharra dago zergatik atzeratu diren, eta ea sustatzaileek baduten horrekin zerikusirik. Sustatzailearekin harremanetan jarri beharra dago, esan dezan noiz sinatu ahal izango den kontratua. Hark zer erantzuten duen entzun, zer arrazoi eta aurreikuspen ematen dituen ikusi, eta bezeroak akordio bat negozia dezake, edo luzapen bat, baina beti abokatu baten laguntzarekin. Lanak hasteko baimenik eman ez badute, eta erabakia behi betikoa bada, jarritako dirua itzultzeko eskatu beharra dago, eta egoera zehatza zein den kontuan hartuta, interesak itzultzeko ere eska daiteke, eta jarritakoa halako bi itzul dezatela ere bai. Hori egiteko, buro fax zertifikatu bat bidali behar da, edo, bestela, Udaleko Kontsumo Bulegoaren bitartez egin. Azken aukera kontsumo ebazpeneko bideetara jotzea da, eta auzitara gero.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du