Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Urte eta erdiz kobratu diote eskuko telefonoan zerbitzu berezi bat edukitzeagatik, baina berak sekula ez du kontratatu halakorik

Bada ia urte eta erdi eskuko telefonoaren kontratua sinatu nuela eta orduz geroztik, nik eskatu gabeko zerbitzu bat kobratuz aritu zaizkit (SMS Premium-ak mugatzeagatik). Erreklamazioa egin eta azken sei hilabeteetako dirua soilik itzuliko didate. Zer egin dezaket?

  Ordaindu duzun diru guztia itzuli behar dizute, Kontsumitzailearen Legeak argi esaten baitu: "Kontsumitzaileen eskubidea da eraginkortasunez erreklamatzea zerbaitek huts egin badu, akatsen bat eduki badu edo hondatu bada, eta produktuak edo zerbitzuak merkatuan duen prezioaren araberako ordaina eskuratzea". Aurrera jarraitu behar duzu, galdegin ezazu zein erreferentzia zenbaki daukan zure erreklamazioak, eta hilabeteren buruan irtenbide egoki bat ematen ez badizute, Telekomunikazioen Estatu Idazkaritzara bidali behar duzu zure erreklamazioa, edo Kontsumoko Ebazpen Batzordera. Urrats hori egin aurretik, komeni izaten da lehenik Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegora jotzea.

Erreklamazioa egiteko, bestalde, Kode Zibilaren 1.895 artikuluari buruzko aipamena ere egin daiteke -zor ez dena kobratzeaz ari da-, gerta baitaiteke kasu honetan operadorea bidegabe eta arrazoirik gabe aberastu izana. Hortik joz gero, hamabost urteko epea ematen dio jurisprudentziak kaltetuari eskaria egiteko, dirua buelta diezaioten. Epe hori igarota, baliorik gabe geratuko da eskari oro.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du