Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Norberak aztertu behar du berogailu mota bat edo beste komeni zaion etxerako. Zein etxebizitza mota duen ikusi beharko du, zein ingurutan bizi den, zer-nolako ohiturak dituzten etxean eta zenbat gastatu nahi duen
Neguko energia beharrei erantzuteko diru asko behar izaten da, eta gehien-gehien, berogailuak erretzen du: familia batek energiatan gastatzen dituen hamar euro bakoitzeko, sei eramaten ditu berogailuak. Instalazioa ongi egina edukitzea eta berogailua behar bezala erabiltzea lagungarriak gerta daitezke berotan diru gutxiago joan dakigun -zerbaiten beharra bada, egia esan, atzeraldi ekonomiko honetan-, baina, inguru hotzean bizi bagara, hotzari nolabait aurre egin beharra izango dugu. Etxe handian edo txikian bizi, kristal egokiak jarri edo ez, paretak ongi isolatuta eduki edo ez... horrek guztiak ere badu eragina hileroko ordainagirian.
Berogailu beharren %25-30, leihoetatik beroa galtzen delako sortzen dira
Energia kontsumoa gutxitzeko moduen bila hasita, berogailu sistema eraginkorragoak erabiltzea da irtenbideetako bat, kronotermostatoak, adibidez, eta tresnen mantentze lanak egoki egiteak ere asko laguntzen du. Batekin eta bestearekin, % 10-40 energia gutxiago kontsumitzea lor dezakegu.
Klima hotzetarako egokia.
Aire beroa sabian pilatu ohi da eta hori mugiarazteko sabaiko haizagailu bat erabiltzea da egokiena. Haizagailuaren besoek aire beroa jaitsi egiten dute, eta orekatu egiten dira tenperatura. % 30 inguru aurrezten da energia. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa